Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierrin ekitaldi ugari izango dira Emakumeen Egunaren harira

Hitzaldiak, elkarretaratzeak eta filmak izango dira nagusi hilabete osoan zehar

M. Aranburu - 2017(e)ko martxoaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Beasaingo eragile eta udal ordezkariak martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen berri ematen.

Beasaingo eragile eta udal ordezkariak martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen berri ematen.

Galería Noticia

Beasaingo eragile eta udal ordezkariak martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen berri ematen.

beasain- Bihar, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Morez jantzitako eguna izango da, berdintasunaren aldeko aldarria egiteko eguna. Goierriko hainbat eragile zein udalek ekintzak antolatu dituzte egun honen bueltan, eta bide batez, hilabete osoan zehar egingo dituzte egitasmoak.

Beasaini dagokionez, “sekula baino ekintza gehiago” antolatu dituztela azaldu zuen berdintasun saileko Irma Arnaizek. “Antolatu dugunaren erdia parekidetasunaren inguruan izango da”, gaineratu zuen. Horrela, bihar bertan 10.00etan Udal Euskaltegiaren M-Lehiaketako sari ematea eta landaguneko emakumeekin solasaldia izango dira. 18.00etan, berriz, udaletxean aitorpena egingo diete herriko bi emakumeri.

“Diskriminazioa erakustea eta parekidetasunaren aldarrikapena egitea dugu xede”, azaldu du Beasaingo berdintasun saileko Arnaizek

“Elkarlana” beharrezkoa dela nabarmendu zuen teknikariak, eta hainbat eragile helburu bakar baten alde lanean aritzea dela poztekoa ere esan zuen. “Diskriminazioa erakustea eta parekidetasunaren aldarrikapena egitea dugu xede”, agertu zuen Arnaizek. Horrez gain, etzi Goieniz zine klubak El Porvenir filma eskainiko du 21.30ean Usurbe antzokian. Hilaren 10ean, bestalde, Lorena Rodriguez doktoreak Inseminación artificial hitzaldia emango du Igar-tzan, 19.00etan, Asmube eta Lemniskata elkarteen elkarlanaren ondorioz. 21.00etan, afaria eta musika festa egongo dira plaza azpian. Martxoaren 17an, bestalde, Asmubekoek ikuskizuna egingo dute 17.00etan, eta Kike Bigurerekin bakarrizketa saioa ere egongo da. 23an, Goienizek 21.30ean Bar Bahar filma eskainiko du, eta 24an liburuak izango dira nagusi Igartzako jauregian. 17.30ean Laura esaten zioten, Miren Odriozolaren borrokak liburuaren inguruko solasaldiari emango diote hasiera eta ordubete beranduago liburu honen aurkezpena izango da. Jarraian, Ainhoa Alberdik Zapatak antzezlana ekarriko du.

Ordizian, Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalek kontzertua emango dute bihar Barrenan, 17.30ean. Kafe-kontzertu modura egingo dute, “gertukoa”. 19.30ean elkarretaratzea deitu dute plaza nagusian eta jarraian, Sokole eta Aneguria DJen emanaldiak izango dira. Zinema alternatiboak ere izango du tartea bihar Herri Antzokian, 20.30ean hasita Party girl filma eskainiko dute eta.

Lazkaon, Azki elkartearen 21. urteurrena ospatuko dute bihar. Horrez gain, 21.00etan Urrup antzerki taldearen Todas las Evas izango da ikusgai, eta sarrera doan izango da herritar guztientzat. Martxoaren 9an, bestalde, Yolanda Cerverak El papel que ha representado la mujer en la historia hitzaldia eskainiko du Arerian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902