Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen ahozko erabilera aztertu dute Hondarribian

Ostegunean, 19.00etan Kultur Etxean, ikerketaren emaitzak azalduko ditu Soziolinguistika Klusterrak

2017(e)ko martxoaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua

hondarribia- Pasa den udazkenean, irailaren 23tik urriaren 23ra, Hondarribiko Udalaren enkarguz, euskarak hirian daukan ahozko erabileraren azterketa burutu zuen Soziolinguistika Klusterrak. Ikerketa horren emaitzak ostegun honetan, 19.00etan, Kultur Etxean azalduko dituztela iragarri du Udalak.

Ikerketa hau “hiriko eremu nagusiak diren Amute-Kosta, Portua, Akartegi, Alde Zaharra, Puntalea eta Zimizarga auzoetan jasotako datuekin” burutu dela azaldu du Hondarribiko Udalak, eta ostegunean, Kultur Etxean, Soziolinguistika Klusterreko kide den Belen Uranga izango da honen emaitzak azalduko dituena.

Udaletik azaldu dute “eremu publikoan eta herritarrak modu espontaneoan” ari direla, “egindako neurketa honen helburua kalean egiten den hizkuntza erabileraren errealitatea ezagutzea” dela, eta “euskararen erabileraren normalkuntzarako, datu soziolinguistiko hauek ezinbestekoak” direla “eginiko ahaleginek zenbateko eragina duten jakiteko”.

Gonbidatuak daude beraz, interesa duten hondarribiar guztiak, ikerketa honen emaitzen azalpena egiteko deitu den ekitaldira.

gurasolaguna, abianBeste alde batetik, Hondarribiko Udalak, “ikastetxeetako gurasoen artean eta familien baitan euskarak duen ezagutza eta erabilera bultzatzeko” helburuarekin Gurasolaguna ekimena abian duela iragarri du.

Mintzalagunan egiten den moduan, “euskara hiztunak eta euskara ikasten ari diren guraso taldeak” osatu nahi dira, mintzapraktika egiteko, eskola orduetara moldatutako (9.15ean, 15.00etan eta 16.30ean), edo taldeak adostutako ordutegietan.

Gurasolagunan parte hartu nahi dutenek, 688 865 398 telefonora deitu, mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera idatzi edo www.blogak.eus/mintzalaguna_hondarribia bisitatu ahal dute. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902