Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Martxoaren 10ean, 11n eta 12an

Euskadiko stock azokarik handiena BECera itzuliko da

Aurten, Calvin Kleinek eta surf modak ehun metro karratuko bi espazio propio izango dituzte

n.g. - 2017(e)ko martxoaren 6a, astelehena - 12:55etan eguneratua

Euskadiko stock azokarik handiena Bec-era itzuliko da.

Euskadiko stock azokarik handiena Bec-era itzuliko da.

Galería Noticia

Euskadiko stock azokarik handiena Bec-era itzuliko da.

Bilbao Exhibition Centre (BEC) okasioz jantziko da berriro asteburu honetan. Ostiraletik, martxoaren 10etik, igandera, 12ra, Euskadiko outlet handienaren XII. edizioa jasoko du;oraingo honetan Azokako 1. pabiloian 12.500 metro hartuko dituen Stock Azoka, 150 erakusle baino gehiagorekin eta berrikuntza handiekin, 40.000 bisitari inguru bildu zituen aurreko hitzorduarekin alderatuz.

Goizeko 11:00etatik gaueko 21.00ak arte, etenik gabe hiru egunetan, jendeak lehen marken eskaintza paregabeez gozatu ahal izango du preziorik hoberenean eta, horrez gain, sarien zozketan parte hartu eta ‘food trucken’ eskaintza gastronomiko zabala ezagutu ahal izango du. Sarreraren prezioa bi eurokoa izango da, eta 14 urtetik beherakoak dohainik sartu ahal izango dira.

Hartzen duen azalerarengatik eta eskaintzaren aniztasunarengatik bere generoan Estatu osoko garrantzitsuenetakoa den Stock Azokak, leku bakarrean %80 arteko beherapenez gozatzeko aukera eskainiko du berriro ere, moda, bitxi, osagai, edertasun, osasun, kirol jantzi, menaje eta etxeko gauza, elektronika eta aisiako lehen marketan, besteak beste. Azken edizioan bakoitzak, batez beste, hiru erosketa egin zuen bisitari kopuru handiari esker, 130.000 sal-erosketa baino gehiago egin ziren hiru egunetan. Hori dela eta, euren stock-ei irteera emateko aukera izateaz gain, saltokiek erosle berrien aurrean euren burua ezagutarazteko aukera izango dute, Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver edo Geographical Norway bezalako markekin, besteak beste.

Aurtengo berrikuntzen artean azpimarratzekoak dira ehun metro karratu eta apainketa propioa duten gune bereziak, Calvin Kleini eskainitakoa, alde batetik, eta Canhartt, Billabong edo Quicksilver… bezalako markekin surfeko modari eskainitakoa, bestetik. Standen artean, azpimarratzekoak dira, baita ere, lehen aldiz egongo den laneko arropari eta uniformeei eskainitakoa edo azken edizioko arrakasta nagusietakoa izan zen ‘personal shopper’ zerbitzuaren itzulera, besteak beste.

Horrez gain, hain espazio handian jendea orientatzeko, Azokak standen eskaintza interesgarrienei buruzko informazio puntuala emango du, egoitzako sabaitik zintzilik egongo den hamar metro karratuko pantailaren (videowall) eta sare sozialen bitartez. Horrela, esan behar da Facebooken eta Twitterren Azokari buruzko aipamenak idazten dituzten pertsonek, asteburuetan egingo diren opari-txartelen edo bestelako sarien zozketaren batean hartu ahal izango dutela parte.

Ludoteka eta ‘food truckak’: familia osoarentzako plana

Azoka finkatutako ekitaldia da dagoeneko, eta gero eta bisitari gehiago jasotzen ditu (orain bost hilabete egindako edizio osoan 40.000 bisitari inguru jaso zituen, eta egun bakar batean 20.000). Oraingo honetan, profesionalagoa izateaz gain, dibertigarriagoa ere izango da. Hitzorduak familia osoarentzako aisiarako gune izan nahi du eta, ondorioz, aurten ere adin guztietara egokitutako ludoteka izango du (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusientzat), eta ‘food truck’ eskaintza zabaldu egingo du. Gastrofurgonetek parke natural gisa era berezian apaindutako gunea hartuko dute, jendeak erlaxatzeko aukera izan dezan, Euskal Herriko janari tipikoak edo nazioarteko errezetak dastatzen dituen bitartean.

Lankidetza Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkartearekin

Beste alde batetik, azokak bere alderdi solidarioarekin jarraituko du, 3.000 euroko ekarpena eginez Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkarteari (Adembi), eta, horrez gain, stand bat lagako dio, bertaratzen diren guztiei bere jardueraren berri emateko. Adembiko ordezkaritza batek jasoko du ekarpena Azokaren zuzendariaren eskutik larunbatean, martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan. Keinu horrekin, Adembik bat egingo du aurreko edizioetan euren lan garrantzitsua jende asko jasotzen duen azokan ezagutarazteko aukera izan duten Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartearekin, Euskadiko Unicefekin, Caritas Bizkaiarekin eta Gorabiderekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902