Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Lapo bat gora behera...

Ana Urkiza - 2017(e)ko martxoaren 6a, astelehena - 11:52etan eguneratua

5760 emakumezkok parte hartu genuen atzo Donostiako Lilatoian. Berdintasunaren aldeko korrikaldian. Ba da, jada, karrera klasikotzat jotzen duenik, 28. edizioa izan denez gero, aurtengoa. 28 urte berdintasuna aldarrikatzen, 28 urte emakumeari Donostiako kaleak hartzeko gonbita egiten eta, oraindik, bide luzea egiteko. Eta ez, preseski, kilometrotan neurtzekoak.

Karrera hasteko zain geundela, aspaldiko lagun batekin egin nuen topo. "Aide aurrerago", esan nion, "zu bizkor arituko zara-eta!". Eta ezetz berak, karreretan aritzeari aspaldi utzi ziola. "Orain, Lilatoian parte hartzen dut bakarrik". Arraroa egin zitzaidan, korrikan oso ondo egiten zuen emakumea baitzen. Gizonezkoekin batera entrenatzen eta beti aurrean ibiltzen zen horietakoa.

Ahoa irekita geldituko zitzaidan, antza, azalpenak ematen jarraitu baitzuen. "Nazkatu egin nintzen, neska, lapoak ekiditen ibiltzeaz". Aho bete hortzekin gelditu nintzen entzuten ari nintzenaz. "Berdintasuna eska-tzeko ez dago etsaiarekin ibili beharrik, eta are gutxiago bere maniekin", adierazi zidan ondotik. "Gure espazioa gaurkoa da: laporik ekidin beharrik gabe".

Eta, bai, gizonezkoak parte hartu ezin duen karrera bat ez dela berdin zalea esaten dizutenean edota gaur egun, eman diren aurrerapausoekin, oraindik berdintasuna eskatzen ibiltzea alferrekoa dela, jada berdintasuna bermatuko duten legeak daudelako eta gainontzekoa, belaunaldi berriekin berez etorriko delako, zure buruan entzuten dituzu: kalean, autobusean, lanean, hondartzan, eztarriko gorroa gora eta behera, kudeatu ezinda. Eta galdetzen duzu ea, benetan, naturak hain ezberdin egin ote gaituen. Baina nola azaldu ulertu nahi ez duenari, nire lagunak ez duela bere aurka lehiatu beharrik, ez eta aldamenean joan beharrik, berdinak direla erakusteko?

Ulertzen duenari, hitz gutxitan: atzo, laporik saihestu beharrik gabe gozatu genuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902