Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Giltzarriak 200 boluntario behar ditu galdeketa egunean

Datorren astetik aurrera hasiko da bozka aurreratua, galdeketa egunera bitarte

Domingo, 5 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Tolosa- Tolosaldeko Giltzarriak datorren martxoaren 19rako antolatu duen galdeketarako boluntarioak behar ditu eta deialdia zabaldu dute.

Galdeketarako prestaketetan ehun lagunetik gora ari dira lanean ekainetik, baina azken txanpan, eta bereziki, galdeketa egunean, jende gehiagoren laguntza beharko dute. Hori horrela, Tolosan, 200 boluntariotik gora beharko dituzte. Formulario bat zabaltzen ari dira ekimenarekin bat egin eta lagun-tzeko prest dagoen orok izena eman dezan martxoaren 19an edo bezperetan Tolosan bere alea jartzeko.

Bestalde, gogoratu dute datorren astetik aurrera hasiko dela bozka aurreratua eta galdeketa eguna bitarte aukera izango dela bide hau erabiliaz bozka emateko. Tolosan eta Lizartzan bihar hasiko da. Tolosan egin nahi dutenek 18.30etik 20.30era izango dute aukera, Arostegieta kaleko Infogunean. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902