Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

2.000 sinadura lortu ditu Ireki dinamikak Goierriko lantegietan

Preso eta iheslariak etxeratzea dute helburu eta horretarako 150.000 sinadura lortu nahi ditu dinamikak

Domingo, 5 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Ireki dinamikaren agerraldia, Ordiziako udaletxe azpian. Arg: M.A.

Ireki dinamikaren agerraldia, Ordiziako udaletxe azpian. Arg: M.A.

Galería Noticia

Ireki dinamikaren agerraldia, Ordiziako udaletxe azpian. Arg: M.A.

ordizia- Sinadura bilketak egiten murgilduta dabil Ireki dinamika. Helburua preso eta iheslariak etxeratzea dute, eta horretarako erronka bat dutela azaldu du Ireki dinamikako lantaldeko Eider Oiarbidek: “150.000 sinadurako erronka daukagu, erronka handia, baina lortuko duguna. Helburu bakarra dugu: preso eta iheslariak etxeratzeko bidea irekitzea”.

Atxikimenduak lortzeko prozesuan daude oraingoz, eta horretarako lantegietara bideratu dute haien fokoa. “Urte hauetan lan munduan gai honen inguruan ez da askorik egin, eta egia da gure plangintzetan ez dugula behar bezala txertatu”, onartu du Oiarbidek. Horri irtenbidea eman eta “langileen bultzada” behin baino gehiagotan “erabakigarria” izan delako enpresa ezberdinetan izan dira sinadurak jasotzen. AMPO, Arcelor, CAF, GH, Estanda, eta Indar dira horietako batzuk. “Emaitza oso onak lortu ditugu enpresa horietan. Dagoeneko bi mila sinadura inguru bildu ditugu”. Horrez gain, ondorengo asteetan ere inguruko enpresetan izango dira atxikimendua lortuz. “Langileon potentziala aprobetxatu beharra dagoela uste dugu”, gaineratu du.

Ireki dinamika Euskal Herri zabaleko langile talde bat dela azaldu du lantaldeko kideak, baina eskualde bakoitza “bere martxan” dabilela. Ekainak 17ra bitartean arituko dira Ireki dinamikakoak sinadurak biltzen txoko guztietan. Oiarbidek gogoratu du ETAk behin betiko su etena eman zuenetik bost urte pasa direla dagoeneko. “Oso kezkatuak gaude euskal preso eta iheslarien egoerarekin”. Langileen inguruan ere egin du hausnarketa. “Badakigu langileok erronka handiak ditugula bizi eta lan baldintzetan galdu ditugun eskubideak borrokatzen. Baina jakin badakigu hoiek etxeratzeko bidea ireki dezakegula eta irekiko dugula”. Hainbat arrazoi ere aipatu ditu, tartean, elkartasuna, giza eskubideak eta elkarbizitza. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902