Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Norbera infernu

Xabier. Euzkitze - Domingo, 5 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

laranja koloreko autobus eta autokarabanan dabiltza herririk herri, gure uste okerrak zuzendu nahirik. Darwinen irudimen lizunak besterik pentsaraz lezakeen arren, gizakia Jainkoak egun batetik bestera burututako asmakizuna da. Adan egin zuen lehenik, zakil eta guzti. Honen bakardade zorigaiztokoa arintzeko, Eba egitea deliberatu zuen, eta alua jarri. Bekatu originala ez da izango, beraz, Adan eta Ebarena, horretarako tresnas esku-eskuan, edo hankartean, jarri zizkienarena baizik. Edonola ere, nahiz eta gizakia geroztik zeharo endekatu, hasieratik argi geratu ziren gauzak: gizonek txilibitua dute, emakumeek motxina. Talde ultrakatoliko bat da bide zuzenera itzul gaitezen saiatzen ari dena -ultra denak izaki txarrak, baita ultrajatorrak ere-, eta denen buru, euskal deitura duen gizon itxuroso bat, Artsuaga, inor baino arrago, ez beza inork dudan jar.

Kanpaina honetan transexualitatea jarri dute jomugan, baina sexu-harreman mota bakarra geratzen da bekatutik at haien juzku zorrotzaren arabera: senar-emazteen artekoa. Kondoirik gabe, jakina, bestela hori ere bekatu. Sexu berekoen artekoak bereziki kondenatu beharrekoak dira. Penitentzien aringarri da bekatariak sotanadunak izatea.

Pentsatzen jarri naiz zenbat homosexual ote dauden HazteOir taldean. Estatistikoki sorta ederra. Ez dira ederki biziko koitaduak. Etengabe beren burua madarikatzen, naturak eta erlijioak agintzen duenaren aurkako joerekin sortu izanagatik. Bizitza osoa armairuaren barruan, kabitu ezinik, ondoan dutenaren ukalondoa ere ukitu nahi ez eta. Baina armairuko arroparik apainenak jantzi eta hor ibiltzen dira, beintizinko baino dotoreago, beren gisakoak publikoki gaitzetsi eta infernuarekin mehatxu eginez. Haien irudimenean infernuko etsaiak homosexuala behar du, eta sardearen ordez sekulako zakiltzarra. Eta nirean harrapatu egiten ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902