Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urola Kostako herriek bat egingo dute martxoaren 8an

Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako ikastetxeetako ikasleek giza-kate bat egingo dute

Ane Roteta - Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Zarauzko irakasle eta ikasleak kartelekin, atzo, Berritzeguneko eta Udaleko ordezkariekin batera.

Zarauzko irakasle eta ikasleak kartelekin, atzo, Berritzeguneko eta Udaleko ordezkariekin batera.

Galería Noticia

Zarauzko irakasle eta ikasleak kartelekin, atzo, Berritzeguneko eta Udaleko ordezkariekin batera.

Zarautz- Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarauzko ikastetxeetako haurrek giza-kate erraldoi batekin bat egingo dute martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Hezkidetza Foroak eta udalek elkarlanean antolatu dute ekitaldia, eta giza-katearen ondoren, manifestu bat irakurriko dute ikastetxeetako ordezkariek eta bertsoak kantatuko dituzte, “guztiok bat gatozela eta gai honetan herriarekin bat eginda gaudela adierazteko”.

“2017an Espainian 19 emakume hil dituzte. Zarautzen badakigu 36 emakume bortizkeria matxistaren biktima izan direla. Zorionez, ez daukagu hildako emakumerik tartean. Oraindik lan handia dago egiteko maila guztietan. Erakundeok oso ardura handia daukagu gai honetan. Zarauzko Udalean, biktimei lagun-tzeko Gizarte Zerbitzuetan eta Berdintasuneko Departamenduan egiten den lanaz gain, berdintasuneko ordenantza bat prestatzen gabiltza. Gure ardura eta betebeharra da gizartean aldaketa bat bultzatzea, eta hortxe sartzen da, baita ere, gizartea sentsibilizatzea”, adierazi zuen atzo Gloria Vazquezek, Parekidetasun zinegotziak. Bestalde, Parekidetasun sailaren blogean mikromatxismoak salatzeko espazio bat prestatzen ari direla aurreratu zuen.

EkitaldiakAsteazkenean egingo duten giza-kateaz gain, Zarauzko Udalak, Sare Feministarekin eta Kultura sailarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Hala, asteazkenean 17.30ean, ipuin kontalaria izango da Sanz Enean. Hurrengo egunean, berriz, Techo y comida pelikula proiektatuko dute Modelo aretoan (21.00), eta ostiralean Koadernoa zuriantzezlana ikusteko aukera izango da Modelon (22.00). Bestalde, Sare Feministak ere bere egitaraua prestatu du eta martxoaren 8an elkarretaratzea egingo dute udaletxe parean, baina ekitaldi nagusia datorren larunbatean, martxoaren 11n, egingo dute. Hala, goizean zehar “etorkizuneko Emakume etxea” irudikatuko dute udaletxe plazan. Sare Feministako kide den Cristina Ruedak azaldu zuenez, “fisikoki irudikatzen saiatuko gara Emakume etxe horrek izango lituzkeen gune batzuk adieraziz”. Gunea 11.00etan zabalduko dute autodefentsa tailer batekin, ondoren sabel dantza tailerra izango da (11.45) eta batukadarekin kalejira bat egingo dute (12.30). Ekitaldia Emakume Etxearen inaugurazioarekin eta ondorengo luntxarekin amaituko dute 14.00etan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902