Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko dute Gabirian udaberri kulturala

Gabiriako Udalak laurehun zuhaitz banatuko ditu, hain zuzen, 300 haritz eta 100 pago

Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

gabiria- Nahiz eta oraindik ere egun batzuk falta diren udaberria hasteko, Gabirian dagoeneko ekitaldi sorta prest dute udaberri kulturalari hasiera emateko. Gaur bertan emango diote hasiera, zuhaitz eguna ospatuz. Gabiriako Udalak herriko baserritarrei 400 zuhaitz banatuko dizkie ondoren landatzeko. Hain zuzen, 300 haritz eta 100 pago izango dira, bertako zuhaitzak indar-tzeko asmoarekin. Ondoren, herriko Balentzategi herri eskolako ikasleek egingo dituzte landaketa lanak. Urtero antolatu ohi dute egun hau, eta bertan protagonista nagusiak haurrak eta gaztetxoak izaten dira.

Horrez gain, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen aste eta hilabeteetarako. 23 egunetan bilduko dituzte ekitaldiak eta gustu guztietarako ekintzak egingo dituzte. Esaterako, hilaren 11an, umeentzako ‘kantu eta kontu’ ikuskizuna izango da 17.30ean kultur etxean. Hilak 25ean, bestalde, Osinalde sariketako kanporaketa jokatuko dute Aztiri Bat elkartean 22.00etan hasita. Hurrengo egunean, martxoaren 26an, makrobiotika ikastaroa hasiko dute 17.30ean Osinalde elkartean, eta martxoarekin amaitzeko Joseba Iztueta herritarrak mendian egindako abenturak kontatuko ditu 22.00etan kultur etxean.

Apirila indarrez hasiko dute Gabirian, hilaren lehenengoan Leharrei mendi lasterketa izango da eta. Apirilaren 2an, berriz, Miren Amurizaren emanaldia izango da. Hilabeteko bosgarren egunean Feliz Zubia medikuak hitzaldia emango du, 7an afaria eta gabiriarren bertso saioa egongo da eta 8an Korrika pasako da Aztiriatik. Aurten Aberri Eguna 16an egingo dute eta XLVI. Osinalde Saria hilaren 22an. Igelak filma ere emango dute Gabirian, hilaren 30an.

Maiatzeko lehenengo ekitaldia jubilatu eguna izango da (7an). Betsalde, 12, 13 eta 14ko asteburuan II. Gazteburue gazte asteburua antolatu dute. Hilaren 20an Eusebio Igartzabalek Elizako erlojuaren inguruan hitz egingo du eta hurrengo egunean Txindata musika eskolako haurren emanaldia izango da 18.00etan. Erdibana antzezlana 28an ikusgai egongo da, eta udaberri kulturala ekainaren 3an amaituko dute Judo erakustaldiarekin. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902