Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ataungo historia gordeta geldi dadin

2016. URTEKO 130 KARTEL BILDU DITUZTE ATAUNIKER ETA MURKONDO ELKARTEEK ETA KARTELEN | III. erakusketa antolatu dute

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Ataungo Udaletxeko hirugarren solairuan dago ikusgai 130 kartelez osatutako erakusketa.

Ataungo Udaletxeko hirugarren solairuan dago ikusgai 130 kartelez osatutako erakusketa.

Galería Noticia

Ataungo Udaletxeko hirugarren solairuan dago ikusgai 130 kartelez osatutako erakusketa.

Herrian egindako ekintza guztiak biltzeko asmoarekin hasi zen Atauniker elkartea Ataungo kartelak biltzen duela urte batzuk. Ataunen jartzen diren kartel guztietako kopia bat biltzea dute helburu, ondoren gordeta izateko. Orain, 2016. urteko ia 130 kartel daude erakusgai Udaletxeko hirugarren solairuan. Gaur izango da azken eguna hori ikusi ahal izateko, eta 11.00etatik 13.00- etara egongo da irekita.

“Hemen ikusgai dagoena gure historia da, Ataungoa”, azaldu du kartelak biltzen ibiltzen den Jexux Aizpurua Atauniker elkarteko kideak. 2014an jarri zuten lehenengo erakusketa. Bertan 1974 eta 2013 urte bitarteko kartelak bildu zituzten. Tartean da bildu duten kartelik zaharrena, 1964. urte ingurukoa. Bigarren kartel lehiaketa iaz antolatu zuten, baina oraingoan 2014 eta 2015 bitarteko kartelak jarri zituzten ikusgai. Aurten ere jarraitu nahi izan dute ekitaldi hau antolatzeko ekimenarekin, eta horrela ikusgai jarri dituzte Udaletxean 2016. Ataunen urtean zehar jarri diren kartelak. “Askotan iruditzen zaigu herrian ez dela ezer antolatzen, baina hori ez da horrela. Hemen ia 130 kartel bildu ditugu, eskaparate bat da. Kalkuluak eginda ikus dezakegu hiri gunean behin behintzat zerbait egiten dela”, nabarmendu du Aizpuruak. Kartel guztiak hilabeteka banatuta jarri dituzte erakusketan, eta horrela urtean zehar egindako gauzak ikus daitezke. Hala ere, ekitaldi askoren kartelak ezin izan dituzte bildu, galdu egin dira edo ez dira jaso. “Nahiko genuke elkarte guztiek ardura hartzea kartelak jarri eta ondoren jasotzeko, eta behin jasota behintzat ale bat guri ekartzeko, gordeta gelditu dadin”, eskatu du Ataunikerreko kideak. Ataunen elkarte asko daudela adierazi du: “Herri txikia izanda ere, 22 elkarte inguru badaude”. Orain arte jasotako material guztia Lazkaoko Beneditarren fundaziora eraman nahi dute, bertan gordetzeko baina beti ere kopia bat Ataunen bertan gelditzeko asmoz. “Abian dagoen egitasmoa da”, nabarmendu du Aizpuruak.

herriaren ispiluaLehenengo erakusketa Atauniker elkarteak antolatu zituen, baina aurtengoa Murkondo elkartearekin elkarlanean egin dute. “Udalak esan zigun ea nahi genuen parte hartu eta gu ere batu gara”, agertu du Murkondo elkarteko Ramon Arzak. Elkartea duela urte asko sortu zen, nahiz eta egun bost bat kide dabiltzan lanean. “Ekitaldi kulturalak antolatzen ibiltzen gara”.

Guztiek bat egiten dute erakusketa honek duen balioaz. “Hizkuntza, diseinua, zein jende egon den hori antolatzen... hori guztia ikusten da karteletan”, esan du Aizpuruak. Bestalde, Arzakek gehitu du “jende ezaguna bada Ataunen eta haien egunerokoa ikus dezakegu modu honetan”. Ataun bizirik dagoen herria delako, mugimendu eta ekintza askokoa, bildutako kartel guztiek azaltzen duten moduan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902