Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Joxinixio, Pizkunde zapuztua’ aurkeztu dute Andoainen

Xabier Lasa ikerlariak jasotzen du liburuan Andoaingo bertsolaritzaren historia XX. mendean

Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Andoain- Xabier Lasa ikerlariakJoxinixio, Pizkunde zapuztua liburua aurkeztu berri du. Larramendi Bazkunaren babesean, eta Foru Aldundiaren eta Udalaren lankide-tzari esker sortu du andoaindarrak argitalpena.

Andoaingo XX. mendeko bertsolaritza ardatz harturik osatu du Xabier Lasak liburua, hori testuinguruan jartzeaz gain beste hainbat kontu azalduz, pizkunde mugimenduak Andoainen izan zuen eragina, esate baterako. Eta baita ere, ikerlanaren bizkarrezurra osatu duen Joxinixio Etxeberria bertsolari eta gudariaren biografia. Hori guztia ia 700 orrialde bildu dituen ale mardul batean.

Liburuak Hiru zati Andoaindarraren ikerlanak, formalki, hiru zati dauzka: lehen zatian, bertsolaritzak eta, oro har, euskalgintzak Andoainen XX. mendearen lehen herenean izan zuten ibilbidea aztertzen du zabal, kolpe militarra iristeraino. Bigarren zati osoa, Joxinixio Etxeberriaren biografiari eskain-tzen dio, bai bertsolari ibilbideari dagokiona, baita gudari ibilbideari dagokiona ere. Hirugarren zatia, aldiz, bertsogintzak Euskal Herrian eta Andoainen gerraz geroztik izan zuen ibilbideari buruzkoa da, azken atalean jasotzen dituelarik Andoainen izan diren 53 bertsolarien biografiak. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902