Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ana Mari Elizazu Aizpeolea emeki elkarteak omenduko duen hondarribiar andereñoa

“Irakastea nire bizitza izan da eta da oraindik;horregatik ari naiz, jubilatu ostean ere, eremu honetan ekarpenak egiten”

Ana Mari Elizazuk laster beteko ditu 77 urte eta ikastolako lanak aspaldi utzi bazituen ere, “erretiroa hartu ostean ere irakaslearen grina” mantendu duela aitortzen du. Bera eta bere belaunaldia omenduko ditu aurten Emeki Elkarteak

Xabier Sagarzazu - Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Ana Maria Elizazu Aizpeolea

Ana Maria Elizazu Aizpeolea

Galería Noticia

Ana Maria Elizazu Aizpeolea

hondarribia- Martxoaren 8ko Emakumearen Eguna dela eta, urtero emakume bati omenaldia egiten diote Hondarribian, Emeki Elkarteak antolatzen dituen ekintzen artean. Aurten Ana Mari Elizazu aukeratu dute, Francoren diktadura amaitu aurretik ikastola martxan jarri zuen belaunaldiko andereñoen eredu eta erakusle gisa.

Nola jakin zenuen Emeki elkarteak egingo dizun omenaldiaren berri eta zer suposatzen du honek zuretzat?

- Ez nuen inondik ere honelakorik espero eta jakitean, sorpresa galanta izan zen, ilusioa egiten dutenetakoa, hori bai. Emekira joan ohi naiz puntua egitera astearteetan, eta duela bi bat aste, ostiralean, dei bat jaso nuen, esanez zuzendaritza berria zela eta nire datu batzuek behar zituztenez, egoitzatik pasa behar nuela... Hurrengo astelehenean, Kasino Zaharrean nengoen, astero elkar-tzen dugun mintzalagun taldearekin eta han azaldu ziren lau emakume eta nire alabetako bat, nirekin egon nahi zutela esanez. Goiko gela batera eraman nituen, taberna jendez gainezka baitzegoen, eta han, paper idatzi batean eman zidaten aurten Emekiren omenaldia jasoko dudanaren jakinarazpena. Jo ta poto geratu nintzen, baina ezin ezetz esan ere, noski. Nik uste nuen omenaldi hau ni baino adin gehiago duten emakumeek jasotzen zutela. Ohore haundi bat da eta umiltasunez onartu eta eskertzen dudan omenaldia.

Nola hartu dute berri hau zure etxeko, lagun eta ingurukoek?

-Seme-alaba eta bilobak oso pozik daude, ni bezala. Eta nire inguruan ere, nabaritu dut jendeak Emekiren omenaldi honi dion estimua eta begirunea. Lagunek, ezagunek eta beste jende askok zoriondu naute egun hauetan. Esker onez eta apal hartzen ditut zorion mezu horiek.

Emekik omenaldia egiten dizu, alde batetik, zure garaian beste zenbaitekin batera ikastolaren hastapenetan egindako lanagatik. Nola gogoratzen dituzu urte haiek?

-Garai polita izan zen. Ni 1971. urtean hasi nintzen ikastolan eta ordurako, Mari Karmen Balerdi, Pili Bereau eta Mari Kruz Uranga han ziren lanean, Hijas de la Cruz eskolako mojek ikastolari utzi zizkioten lau gelatan. Ana Lasa eta ni batera hasi ginen lanean. Klandestinitate garaiak ziren, umeak berez mojek matrikulatuta zeuzkaten beraien eskolan bertan, nahiz eta gurea ikastola izan, bestela ez baitzuten eskolako kartillarik ere. Gureak gela mistoak ziren, haienak neskenak bakarrik... Testu libururik ere ez genuen. Gaztelerako edukinak itzuli eta arbelean idazten genuen, nola hala moldatzen ginen. Ez zen lan erraza, baina oso garai politak izan ziren. Eta bereziki gogoratzen dudana, guraso eta irakasleen arteko elkarlan eta elkar-ulertze haundia zegoela da. Batera egiten genuen lan, ikastolaren hezkuntza proiektua eta umeen heziketa aurrera ateratzeko. Gaur egun, harreman hori galdu egin da erabat, zoritxarrez.

Emekik, zu omentzeko beste arrazoien artean, jubilatu ostean ere familia umiletako umeei klaseak ematen egin duzun lana hartu du kontuan, baita mintzalagun bezala euskara praktikatzen laguntzen jardutea. Zergatik egiten dituzu oraindik lan hauek?

-Irakastea nire bizitza izan da eta da oraindik ere. Irakasle izate hori nirea dut eta jubilatu ondoren ere, ezin nion horri uko egin, bizirik sentiarazten nauen zerbait delako. Aspaldi hasi nintzen beharra bai baina ordain-tzeko dirurik ez zuten familietako txikiei arratsaldetan klaseak ematen. Beti gustatu izan zait jendea lagun-tzea eta nire ahalmenen araberako ekarpena egiten saiatu izan naiz. Eta nirea, irakastea izan da eta da oraindik. Eta euskararekin berdin, astean ordubetez mintzapraktikan lagun-tzen oso gustura ibiltzen naiz.

Ikastolan izan zinen garaietan, gaur egungo arazo berdinak al zeuden umeek euskara ikasgelatik kanpo erabil zezaten?

-Antzeko zerbait gertatu ohi zela esango nuke, baina kontuan izan behar da diktaduraren denboretatik gentozela. Gaur egun, pena ematen dit euskaraz dakiten gurasoak eta anaia-arreba helduak gazteleraz en-tzutea, beraien artean. Nekez izan ahal dira eredu beraien seme-alabei anai-arreben artean edo lagunekin euskaraz egiteko eskatzen dietenean.

las claves

Zure Gipuzkoako txokoa. Zerain. Uda guztiak han pasatzen nituen txikitan, aiton-amonekin.

Mendi bat. Zeraingo baserritik ikusgai nituen Aizkorri eta Txindoki.

Paisaia bat. Higer itsasargitik itsasora begira egotea. Gaztetako oraitzapen askok ditut ere han.

Hondartza bat. Hendaiakoa. Laua eta ibiltzeko zoragarria.

Festa bat. Zeraingo Andra Mariak oso gustuko nituen.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902