Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Kontzertuan jendea abesten jarriko dugu lehen kantatik”

Eñaut Elorrieta, Aiora Renteria, Anje Duhalde eta Izaro arituko dira Lou Topet-ekin batera Arriagan hilaren 26an

Sábado, 4 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Seeger eta bere banjoa.

Seeger eta bere banjoa.

Galería Noticia

Seeger eta bere banjoa.Joseba Irazokik talde zarauztarrarekin kolaboratu du banjoa grabatzen .

Andoain- Hilaren 26an, Loraldia jaialdiak konbidatuta, Lou Topet eta hainbat lagun igoko dira Bilboko Arriaga Antzokiko oholtzara Eutsiko diogu, Pete! The Seeger Basque Sessions saioa eskaintzeko. Joserra Senperena, Joseba Irazoki, Harkaitz Cano, Eñaut Elorrieta, Aiora Renteria, Anje Duhalde, Izaro eta King Konsul ariko dira Zarauzko taldearekin. Pete Seeger gogoan grabatu berri duten diskoaren lau abestiez gain, beste hamar bat doinu euskaratu eta moldatu dituzte, besteak beste, Buztan urdineko eulia (Fly Through My Window), Kutxa Ttipi (Little Boxes), Bob Dylanen Ez pentsatu horretan (Don’t Think Twice, It’s Allright), Mailu bat banu (If I Had a Hammer) eta Izan bagara (We Shall Overcome) ereserkia. Azken kanta hau Eutsiko diogu izenpean moldatu zuen Garik duela gutxi, baina Canok beste itzulpen bat egin du. Gainera, litekeena da Turn, Turn, Turn, Jarama Valley eta Kisses Sweeter Than Wine errepertorioan egotea, baina Oier Aranzabal kantariak sorpresa gorde nahi du, oraindik sortze prozesuan baitaude murgilduta. Dena den, gauza bat ziurtatu du. Pete Seegerrek berak kontzertuetan egin ohi zuen bezalaxe, publikoaren partehartzea ezinbestekoa izango da: “Jendea abesten jarriko dugu lehen kantatik”. - J.G.A.

Kanta oriGinalak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902