Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kukaik gaur ikuskizun berria estreinatuko du

|

2017(e)ko martxoaren 3a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Errenteria- Gaur 19.30ean Errenteriako Niessen kulturgunean, Kukai dantza taldeak dantza, musika eta ikus-entzunezko lan bat uztartzen dituen ikuskizuna estreinatuko du.

Iruñeko Arena Comunicación enpresak Kukai dantza taldearen Oskara ikuskizunaren sorkuntza prozesuaren dokumentala osatu du, eta kultura tradizionala eta garaikidearen arteko harremanaz hitz egiten du. “Ez da sorkuntza prozesuaren making off hutsa, bertan euskal identitateaz, gure identitateaz, hausnarketa bat egiten du, gure lana oinarritzat harturik”, azaldu du Jon Maya dantzariak.

Dokumentala oraindik estreinatu gabe dago, eta Kukaik aurkezpena bere jaioterrian egin nahi izan du. Formatu berezi honetan dokumentala, dantzariak zuzenean eta Erramun Martikorenaren kantua ikus ahal izango dira taula gainean.

Ikuskizun hau, Mayak azaldu duenez, Gasteiz, Bilbo eta Madril ere bisitatuko ditu.

Ekimen hau Korrika Kulturalaren baitan dago. Sarrerak salgai daude hiru eurotan Niessen kulturguneko leihatilan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902