Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Leloak

Karmele Jaio - 2017(e)ko martxoaren 3a, ostirala - 10:41etan eguneratua

Yes we can. Sí se puede. Zuk ahal duzu. Saiatzen denak beti lortzen du. Hauek eta antzeko lelo itxaropentsuek bizitza hondatu diotela esan dit nire lagun batek. Gezurra dela dena, amerikar amets funtsik gabekoa, iragarki bateko leloa, hitz liluratzaileak direla besterik ez. Dena ez dela posible, hala dio lagunak, eta gauza batzuk, nahiz eta asko saiatu, ezin direla gainditu-aldatu-lortu. Eta pertsona batzuek, nahiz eta asko saiatu, ez dutela euren ametsak betetzeko aukera. Berandu konturatu dela dio, beranduegi. Min egin diotela itxaropen mezu guzti horiek. Zergatik? Ba, sinetsi egin dituelako. Eta bizitza osoa igaro duelako itxaropen hori galdu gabe saiatzen hainbat frontetan, eta bere semeari mezu hori behin eta berriz errepikatu diolako. Eta hor du zauri mingarriena. Nire lagunaren semeak arazoak ditu eskolan. Ez jarrera txarrik erakusten duelako, ez, azterketa bat bera ere gainditzen ez duelako baizik. Nire laguna nazkatuta dago, penatuta. Izan ere, semeak orduak egiten ditu ikasten eta inor baino gehiago saiatzen da. Zergatik? Ba hain zuzen ere txikia zenetik en-tzun diolako amari saiatzen denak lortu egiten duela azkenean, eta ahal duela, eta sí se puede, eta yes we can, eta abar eta abar. Eta umeak, bada, sinetsi egin du, eta saiatu egiten da inor baino gehiago, inoiz azterketak gaindituko dituela pentsatuta. Baina ez. Bere amak badaki ez dela hala izango, bere semeak ez duela ikasteko gaitasunik eta kitto, eta esan nahiko lioke, utzi ikasketak, saiatu gaitezen beste gauza batetan, ziur ona zarela beste zerbait egiten... Baina nola esan behar dio bada orain errenditzeko, bizitza osoan ekitearen garrantzia azpimarratu dionean?

Yes we can, zuk ahal duzu, saiatuta lortuko duzu, eta horrelakoren bat entzuten duen bakoitzean nire laguna urduri jartzen da. Inoiz saiatu naiz konbentziten askotan halako leloak behar ditugula ez etsitzeko, gure borroketan indarra ez galtzeko eta zailtasunen aurrean ez zimurtzeko, eta itxaropena galduz gero, zaila izaten dela indar horiek aurkitzea. Baina begietara begiratzen diodanean, iruzurgile sentitzen naiz. Amerikar ametsa saltzen ari na-tzaiola sentitzen dut. Iruzur baten biktima izan den emakume baten aurrean nago eta ez zait geratzen hura kontsolatzeko lelorik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902