Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Gauzak beste modu batera egin daitezkeela uste dugu”

Errauskailuaren aurkako kartelak jartzeagatik isuna jaso zutenen errekurtsoa bertan behera gelditu da

2017(e)ko martxoaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Zarautz- 2016ko Euskal Jai Egunean Zarauzko Udalak isuna jarri zien bost gazteri errauskailuaren kontrako kartel batzuk itsasteagatik. Horren aurrean, errekurtso alegazioa aurkeztu zuten, baina gazteek jakinarazi dutenez, bertan behera gelditu da errekurtsoa.

“Legea argia dela esan digute errekurtsoaren ez onartze agirian eta hala izango da. Baina lehen aldiz izan da aplikatua Bide Publikoaren erabilera eta garbiketa nahiz hiri paisaiaren zaintza arautzeko ordenantza”, adierazi dute gazteek. Bestalde, ordenan-tza hori oso zabala dela uste dute, eta “ohikoak diren jarrerak zigor-tzen dira, ez politikoak”. “Informazio politikoaren banaketa egin genuen, errausketak dakartzan ondorio negatiboena. Besterik pentsatu nahiko genukeen arren, uste dugu Zubietako errauskailuaren aurkako mezuak zirelako izan garela zigortuak;hau da, motibazio politikoa duela haien ekinbideak”, jarraitu dute.

Ingurunearen garbitasuna, etorkizuna eta hiri-paisaiaren zaintzak kezkatzen dituela nabarmendu dute, eta beren kezken inguruko informazio plazaratze bat egitea izan zen asmoa, “errespetuz, indarkeriarik gabe eta giro onean”. “Ez dugu inoiz ulertuko isun honek izan ditzakeen ondorio positiborik. Gauzak beste modu batera egin daitezkeela uste dugu. Gauzak horrela, ez dugu bide administratibotik ez penaletik aurrera jarraituko eta isuna bere osotasunean ordain-tzea erabaki dugu”, azaldu dute. Amaitzeko, errauskailuak Zarautz 35 urtez hipotekatu eta bere ingurugiroa betirako kutsatuko duela salatu dute. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902