Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertako gaia

Boveda, haurren irudimena eta ilusioa lantzen

Ohikoa den bezala, beste lekuetan baino astebete beranduago iritsiko dira bihar Inauteriak Trintxerpera eta aurtengo desfileetako protagonista Boveda taldea izango da, bere 50. urteurrena ospatzen baitu.

Aitziber Mugaren erreportajea - 2017(e)ko martxoaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Aurten Boveda konpartsan atera diren dantzariak, txotxongiloez jantzita.

Aurten Boveda konpartsan atera diren dantzariak, txotxongiloez jantzita.

Galería Noticia

Aurten Boveda konpartsan atera diren dantzariak, txotxongiloez jantzita.

Bihartik igandera arte Inauteriak ospatuko dira Trintxerpen. Nahiz eta beste urtetako egitaraua jarraitu, urte berezia izango da Boveda gazte elkartearentzat, aurten 50 urte bete-tzen baititu.

Talde hau Trintxerpen Inauteriak ospatzen hasi zirenetik, duela 30 urte baino gehiago, urtero-urtero bere desfiletan atera da. “Hasieran oso mozorro sinpleak eramaten genituen eta desfilatu besterik ez genuen egiten, denak gai berdin baten inguruan mozorratzen ginen, baina hori bakarrik”, azaldu du Igon Ferreira arduradunak, Amaia Zurutuza, Igor Moreiro eta Uxue Etxaniz begiraleen laguntzarekin.

“Lehenengo urtetan gauza bitxi bat egiten genuen: aurreko urteko trajea Donostian erabiltzen genuen eta mozorro berria Trintxerpen estreinatzen genuen. Karroza eta guzti ere aldatu behar izaten genuen eta trajeak ere zabalagoak eta luzeagoak utzi behar genituen handik urtebetera ondo izateko. Azkenean, pentsatu genuen lan gehiegi zela eta orain mozorro berdinarekin ateratzen gara Donostian, Errenterian eta Trintxerpen”, gogorazi du.

“Baina beti haurrei zuzendutako konpartsa garela kontutan hartu behar da, gure berezitasun handiena hori da”, zehaztu du Ferreirak. Eta gaineratu du: “Kontutan izan behar dugu neguan gaudela eta beti ondo tapatuta joaten gara manga luzea duten mozorroekin. Bestalde saiatzen gara haurren identitatea Inauterietan mantentzen, beraien xalotasuna, esaterako”.

Haurrei zuzendutako konpartsa izanik, askotan erabili izan dituzte marrazki bizidunetako gaiak, baina baita ere Bovedaren ikasturteko proiektu hezitzaileekin bat datozen gaiak. “Inauterietako gaia aprobetxatzen dugu haurrekin lanketa txiki bat egiteko gure saioetan. Adibidez, Asterix eta Obelix gaia atera genuenean, komikiak zer ziren landu genuen”, adierazi du begiraleak.

“Oihal merkeak eta patroi errazak erabiltzen ditugu, gure helburua nahi duen guztiak ateratzea baita, ez bakarrik jantzia ordaintzeko dirua daukatenak”, ziurtatu du.

“Beste konpartsekin konparatuz, oso berandu hasten gara Inauteriak prestatzen. Udako kanpamendua bukatzen denean eta ikasturtea antolatu dugunean Inauteriekin hasten gara. Begiraleen artean lehenengo hitza irailean izaten da, gaia aukeratzeko eta haurrekin azaroan edo urte amaieran hasten gara. Bakarrik larunbatetan entseatzen dugu haurrek eskolaz kanpoko ekintza asko dituztelako astean zehar”, azaldu du.

Aurten aurreko urteetan erabili dituzten gaiak errepikatu dituzte: txotxongiloak, arlekinak, Asterix eta Obelix... Guztira 161 pertsonek parte hartu dute, gazteenak urtea oraindik bete gabea eta zaharrenak 45 urte zituelarik.

Asteburu honetan, beraien jantzi, mozorro, koreografia eta karrozarekin aterako dira larunbat eta igandean 16.00etan.

Biharko egitaraua

Trintxerpeko Inauterietako larunbateko eta igandeko desfileetan 160 dantzari aterako dira bere historia gogoratuz

11.00. Konpartsaren irteera Karmengo Ama ikastetxetik.

17.30. Erraldoiak eta buruhandiak.

20.30. Konpartsen aurkezpena Ciriza etxean.

Larunbata

16.00. Konpartsen desfilea.

19.00. Elektrotxarangaren musika Serafin Esnaola plazan.

21.00. Inauterietako haurren eta gazteen afaria Karmengo Ama ikastetxean (txartelak salgai Ekaitzan).

Igandea

16.00. Konpartsen desfilea.

19.00. Amulleta danborraren kofradia alkateordetzatik.

20.00. Bakailu-ehorzketa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902