Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emotio taldea Zaldibian izango da bihar

Guztira, 11 kantuz osaturiko kontzertua eskainiko du talde ordiziarrak Zaldibiako Herri Antzokian, 18.30ean

2017(e)ko martxoaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Ordiziako Emotio taldeko kideak.

Ordiziako Emotio taldeko kideak. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Ordiziako Emotio taldeko kideak.

zaldibia- Ordiziako Emotio taldea ahots txurien taldea da, emakumeek osatua. Taldeak ostiralean eskainiko du kontzertua Zaldibiako Herri Antzokian, 18.30ean. Guztira, 11 pieza abestuko dituzte. Abeslariez gain, Angel Etxebeste (kontrabaxua), Jesus Mari Andres (kaxoi flamenkoa), Debora Herrero (pianoa), eta Natale Oria eta Intza Eskisabel dan-tzariak ere ariko dira.

Prestaturiko egitarauan kantu hauek entzungo dira: Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite, Xabier Leteren Xalbadorren herio-tzean, Oskorriren Gaztelugatxe, Kubako sehaska kanta den Señora Santa Ana, Leonard Cohenen Aleluyaeta ABBAren Dancing Queen.

sorreraAbesbatza honek iazko urteko irailaren 30ean ekin zuen bere bidea. Ordizian bertan sortu zuten, Debora Herrero abeslari eta koru-zuzendari ezagunaren gidari-tzapean. Ahots txurien taldea da eta belaunaldi askotako emakumezkoek osatzen dute. Batetik, Urdanetako Ahotsak haur abesbatzean ibilitako gazteak sartu dira taldean. Bestetik, kantuan ibiltzen diren haien amak eta amonak. Abesbatzaren hirugarren osagaia Herreroren ikasle izandakoak kantariak dira eta guztien artean osatzen dute talde berezi hau. Taldekideek azaldu dute belaunaldi desberdinak elkarrekin jarduteak “dimentsio berezia” ematen diola proiektuari, “alabak, amak, amonak eta lagunak, denok elkarrekin jarduten dugu eta kantuaz gozatzen dugu”.

Helburu asko jarri dituzte datozen urteetara begira taldekideek: besteak beste, kantatzeko zaletasunari eustea, kultura bultzatzea, kantuaren adierazpen artistikoaren gozamenaz ohartzea, bertako eta kanpoko folkloreak lantzeko aukera izatea, eta pertsonaren garapen integrala . - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902