Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

LGBT zaharretxea

Rikardo Arregi - 2017(e)ko martxoaren 2a, osteguna - 11:15etan eguneratua

Neure hirietako batek (bizi izan naizen hiri guztiak kontsideratzen ditut neure, ondorio guztiekin) hiriaz harro egoteko moduko erabakia hartu berri du: Manchesterreko udalak abian jarriko du laster Erresuma Batuko lehen zaharretxe publikoa LGBT jendearentzako (lesbiana, gay, bisexual eta transgeneroak). Udalak eta bertako zenbait erakundek eginiko ikerketen arabera, adineko LGBT jendeak beldur die orain arteko zaharretxei, askok uste baitute zaharretxe tradizionaletan zailtasunak izango dituztela diren moduan agertzeko. Ezaguna da bizitza osoa edo ia osoa armairutik kanpo bizi izan ondoren, gay eta lesbiana asko armairura bueltatzen direla zahar-tzaroan, batez ere zaharretxe batean bizi izan behar dutenean;ez dira gutxi zaharretxeetan bazterkeria pairatzeagatik plazaratu diren salaketak. Zaharretxe berrian biziko diren %51a gutxienez LGBT jendea izango da (lasai egon zaitezkete, heterosexual koitaduok, ez zarete baztertuta egongo) eta bertan lan egingo dutenek formazio berezia izango dute. Badakit hasieran aipatu dudala, baina berriz errepikatuko dut zaharretxea publikoa izango dela, udalarena, ematen baitu, gaur egun, asko publikoarekiko alergia berezia garatzen ari direla. Manchesterreko alkate berria, urtebete darama postuan, Carl Austin-Behan laborista, gay izateak zerikusia izango du ekimenarekin, baina uste dut hiriak duen tradizio irekiak zerikusi handiagoa duela: oraindik gogoratzen dut bertan nengoenean autobus publikoek zeramatzaten leloak: "Some people are gay, get it over!" (Batzuk gay dira, onartu!).

Euskal Herrian baditugu eta izan ditugu LGBT alkateak, zinegotziak eta politikariak Aldundietan edo Jaurlaritzan, baina Manchesterrekoa bezalako ekimenak ez ditugu hemendik ikusi, urrun gaude oraindik;gurea gizarte edo jendartea aurreratu eta tolerantea dela aldarrikatzen da, baina gay turismoa erakarri nahi izateaz gain (LGBT jendea aberatsagotzat jotzen duen mitoan edo gezurrean oinarrituta), ezer gutxi egin da LGBT jendearen bizitzak hobetzeko. Oraindik uste da LGBT jendea gaztea dela batez ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902