Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hilabete osoko egitaraua, emakumeak goraipatzeko

Oiartzungo hainbat taldek eta norbanakok martxoaren 8aren inguruan ekitaldi ugari antolatu dituzte

2017(e)ko martxoaren 1a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Oiartzun- Oiartzungo Feministen Asanbladak -Antiju Morik, HELTA, Killirikupe, norbanakoak, Ernai, Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Udalak osa-tzen dutena- Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egitaraua osatu du eta aste honetan aurkeztu du. Herriko beste eragile batzuek ere lagundu dute egitaraua osatzen, Oiartzungo An-tzerkizale Elkarteak eta Abaraxka ludotekak, besteak beste.

Ekitaldiak hilabete osoan zehar burutuko dira, martxoaren 3tik 24ra. Antolatu diren hitzaldietarako haur-zaintza zerbitzua eskainiko da. Aldez aurretik eskatu beharko da antijumorik.oiar-tzun@gmail.com helbidera idatzita. Bazkari feministan menu begetarianoa eskatzeko aukera ere izango da. Horretarako ere helbide berera idatzi behar da.

Egitarauari dagokionez, ostiral honetan 18.00etan udaletxeko areto nagusian Gu, Euskaldunako emakumeak dokumentala botako dute eta ondoren Araitz Rodriguez gidoigilearekin solasaldia egongo da.

Ekitaldi nagusienak martxoaren 8an bertan egingo dituzte, non elkarretaratzea eta manifestazioa egongo diren.

Martxoaren 10ean Mari Carmen Basterretxearen Euskal Herria, kultura matrilineala liburua aurkeztuko da udaletxeko areto nagusian, 18.00etan.

Hurrengo egunean emakume feministen bazkaria antolatu dute Joxixionian, 14.00etan. Aurrez, sarrerak 18 eurotan salgai daude Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian.

Martxoaren 12an Kitto! Nik utziko dut antzerkia ikusteko aukera egongo da udaletxeko areto nagusian, 19.00etan. Sarrerak bost euro balio du.

Martxoaren 17an emakumea eta hezkuntzaren inguruko mahai-ingurua burutuko da Manuel Lekuona liburutegian 18.00etan.

Azkenik, 24ean Emakumea eta espetxea: Borroka armatua eta kartzelak liburua aurkeztuko da 18.00etan udaletxean. - A.M.

MARTXOAK 8

11.00etan. Lehen Hezkun-tzako bosgarren mailako ikasleek Emakumeak kazetaritzan tailerra burutuko dute Goiatz Labandibar eta Mirari Martiarena kazetariekin udaletxeko areto nagusian.

17.30ean. Feministak plazara!ekimena deitu dute Doneztebe plazan eta ondoren pintxo-topa antolatu dute.

19.30ean. Errenterian ilunabarrean antolatu duten eskualdeko manifestaziora joateko deia egin dute. Denak elkarrekin joateko 18.55eko autobusa hartuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902