Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
AP-8 autobidean

Agiriak faltsutzearen akusaziopean atxilotu dute 67 urteko gizon bat Oiartzunen

Atxilotua Errenteriako Ertzaintzaren dependentzietara eraman zuten

n.g. - Miércoles, 1 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 12:26h

DONOSTIA. ETEN Ertzaintzaren Errepideko Delituen Ataleko agenteek atzo, asteartea, 67 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Oiartzunen, zeraman atoiaren matrikula-plakak faltsuak zirela egiaztatu ondoren.

Atzo, arratsaldeko lehen orduan, AP-8 autobidean zaintza eta kontroleko lanak egiten zituzten ETEN ataleko agenteek hainbat anomalia hauteman zuten ibilgailu batek zeraman atoian. Autoa Oiartzun parean kokatuta dagoen zerbitzugunean depositua betetzen ari zen. Zehazki, ikusi ahal izan zuten atoiaren Belgikako matrikula-plakek ez zutela zegokien segurtasun-zigilua.

Hori dela eta, ibilgailua geldiarazi, eta gidaria identifikatu ondoren, beharrezko dokumentazioa eskatu zioten. Ertzainek egiaztatu ahal izan zuten atoiak zeramatzan plakak ez zegozkiola atoi horri. Hartara, identifikatutako pertsona atxilotu zuten, agiriak faltsutzearen delituaren ustezko egilea delakoan.

Atxilotua Errenteriako Ertzaintzaren dependentzietara eraman zuten, epailearen aurrera eraman aurretik bidezko tramiteak egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902