Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aurretiaz bozkatu daiteke Legorretako galdeketan

Zalantzak argitzeko herri batzarrak egingo dira udaletxean, bihar arratsaldean eta datorren astelehenean

2017(e)ko otsailaren 28a, asteartea - 06:09etan eguneratua

legorreta- Legorretako Udalba-tzak herrian hondakinen gaikako bilketaren inguruan galdeketa egitea erabaki du. Galdeketa edo kon-tsulta eguna jarria dago dagoeneko, eta martxoaren 12an izango da. Helburua gaiaren inguruan herritarren iritzia jakitea da, eta emai-tzaren ondoren ikusiko dute zer egin.

Botoa emateko bide desberdinak jarri ditu Udalak. Horietako bat galdeketaren egunean bertan botoa ematea da. Udaletxean bertan jarriko dute mahaia, 09.00etan hasi eta 20.00ak arte. Hala ere, egongo da aukera aurretiaz botoa emateko ere. Hala nahi duenak, Udal idazkari-tza kontuhartzailetzan egin ahal izango du, martxoaren 2tik 8ra, 09.00etatik 13.30tara. Bestalde, botoa emateko ezinduek, medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute Udal idazkaritza kontuhartzailetzan, martxoaren 2tik 8ra, 09.00etatik 13.30tara. Azkeneko kasu horretan, martxoaren 12an, galdeketaren egunean, mahaiko kideak eskatzailearen etxera joango dira botoa jasotzera.

herri batzarrakEgon daitezkeen zalantzak argitzeko eta argibide gehiago jasotzeko, herri batzarrak egingo dira udaletxeko batzar aretoan. Bi bilera egingo dira guztira. Lehenengoa bihar izango da, 18.00etan euskaraz eta 19.00etan, berriz, gaztelaniaz. Bigarren bilera datorren astelehenean, hilak 6, egingo dute, gaztelaniaz 18.00etan eta euskaraz 19.00etan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902