Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
donostia

Sorgin dantza sardinaren inguruan

Liejako les rodjes macrâles taldeak girotu zuen aurtengo inauterietako azken agurra

2017(e)ko otsailaren 28a, asteartea - 06:09etan eguneratua

Alderdi Ederren eman zioten su sardinari aurten lehen aldiz.

Alderdi Ederren eman zioten su sardinari aurten lehen aldiz.

Galería Noticia

Alderdi Ederren eman zioten su sardinari aurten lehen aldiz.Liejako sorgin taldea, atzoko sardinaren ehorzketaren ekitaldian.Sardina erretzearekin amaitu ziren atzo aurtengo Inauteriak.

Sorgin dantza berezia egin zuten atzo arratsaldean Inauteriei agur esateko Donostian. Liejako (Belgika) Les Rodjes Macrâles taldekoak ziren aurtengo gonbidatuak eta haiek izan ziren atzoko azken ekitaldiaren protagonistak. Haien gidaritzapean ekin zioten sardinaren ehorzketari Bilboko plazatik, Los Pasai eta Los Incansables txarangen musikaren laguntzarekin.

Haiek erakarrita, lagun kuadrillak eta familiak animatu ziren, baita ohiko pertsonaiak ere (alargunak negarrez...) eta guztiak kalejiran abiatu ziren Bulebarrerantz. Aurten, dena den, sardinari agur esateko ekitaldi nagusia Alderdi Ederren izan zen. Sorginkeriek hartu zuten ingurua eta giro berezia sortu zuten Liejako pertsonaiek.

oraindik, eltze festaSardina erre-tzea bai, baina festari agurrik ez zioen atzoko lemak. Izan ere, asteburu koloretsuaren ondoren eta atzoko agurraren ondoren, inauterizaleek badute oraindik mozorroak jantzi eta disfrutatzeko aukeraren bat. Hurrengo hitzordua igandean izango dute Altzako Eltza festan, bertan bilduko baitira aurtengo festetan parte hartu duten konpartsak. Ondoren, martxoaren 11an azken desfilea ere egingo dute Bidebietako kaleetan zehar. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902