Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
San Frantzisko pasealekuan

Gizon bat atxilotu dute Tolosan, beste bat edalontzi batekin jo ondoren

EUROPA PRESS - 2017(e)ko otsailaren 28a, asteartea - 11:14etan eguneratua

Ertzaintzaren agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute astearte honetan Tolosan, lesioen delitu baten egilea delakoan, beste gizon bat edalontzi batekin jo omen duelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

DONOSTIA. Astearte honetan, goizaldeko 04:30ean, Tolosako San Frantzisko pasealekuko taberna batetik polizia agertzeko eskatu dute. Adierazi dutenez, pixka bat lehenago borroka bat izan da eta gizonezko bat zaurituta zegoen.

Herritarren segurtasunerako patruila bat establezimendura bertaratu eta agenteek ikusi dute gazte batek buruan odola zerion zauri bat zuela. Jakin ahal izan dutenez, beste gizonezko batek edalontzi batekin jo du buruan.

Osasun zerbitzuko kideak etorri eta, zauria ikusi ondoren, ospitale batera eraman dute.

Liskarraren lekukoek adierazi dute une horretan establezimenduaren aurrean kalea gurutzatzen ari zen gizonezkoa izan zela erasotzailea. Hortaz, ertzainek geldiarazi dute. Susmagarria identifikatu, eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, lesioen delitu baten egilea delakoan atxilotu dute.

Atxilotua polizia egoitzara eraman dute, izapideak egiteko, epailearen aurrera eraman aurretik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902