Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Spanish revolution

Ana Urkiza - 2017(e)ko otsailaren 27a, astelehena - 11:52etan eguneratua

Bideo bat jaso dut sare sozialen bidez, "Spanish revolution" izenekoa. Kaleak, dendak, enpresak eta etxeak hutsik agertzen dira. Zerbitzurik gabe. Ezerk funtzionatzen ez duela. Eta emakume nagusi bat agertzen da bertan, emakumeok egiten dugun lana "lana" dela adieraziz.

Datorren martxoaren 8an, 30 herrialde baino gehiagotan egun osoko lan-uztea egingo dela iragartzen du bideoak. Emakumeen lan-uztea, alegia. Emakumeek erakunde publikoetan, enpresa pribatuetan, dendetan, ikastetxeetan eta etxeetan lan egiteari utziko diotela iragartzen du. 30 herrialde horien artean aurki-tzen dira, besteak beste, Errusia, Frantzia, Italia, Alemania, Ingalaterra edota AEB. Eta zein izango den mezua? Berdintasuna eta "stop" indarkeria matxistari. Bideoko adineko andreak beste era batera dio: "bizi daitezela gu gabe, ea ahal duten".

Protesta egiteko modu hau, 1975eko Islandiako "Emakumeen egun askea" izeneko protestaldian oinarrituta omen dago. Izan ere, urte hartan, emakumeen %90ak, egun batez, lan egiteari utzi zion. Gizonek, egun hura "urteko egunik luzeena" izenez bataiatu omen zuten. Eta lege biltzarrak, hurrengo urterako, lansariak berdintzea bermatu zuen. Bost urte beranduago, errepublika bateko bigarren emakumea izendatu zuten presidente. Bere burua berrasmatu duen herrialdea da Islandia, emakumeak politikagintzan eta ekonomian nagusitasuna hartu duenetik. Eta bisitaria txundituta geldi-tzen da hango paisaiaz gain, bertan aurkitzen duen bizi-kalitateaz eta "islandiarrak" izateko asmatu duten moduaz.

Bideoan agertzen den emakume edadekoak, batuta egin behar dugula protesta dio, elkar hartuta: gizonezkoari planto egin. Hark argi dauka.

Nik ere bat egin nahi dut atsoarekin: gure lanaren balioespena eskatzeko, gure iritzia eragingarria izan dadin eta gizonezkoen eskuetan emakume bat gehiago ez dadin hil.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902