Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hartz polarrak, Mary Poppins eta Wally elkartu dira dantzan, Donostian

2.300 LAGUN INGURU ARITU DIRA | Inauterietako konpartsen desfile handian giro ezinhobean eta kaleak ere bestelako mozorroek bete dituzte, momoren gidaritzapean

Argazkiak Iker Azurmendi - Domingo, 26 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Un grupo de majorettes, ayer en el tradicional desfile de Donostia a su paso por el Boulevard. Foto: I. Azurmendi

Un grupo de majorettes, ayer en el tradicional desfile de Donostia a su paso por el Boulevard. Foto: I. Azurmendi

Galería Noticia

Un grupo de majorettes, ayer en el tradicional desfile de Donostia a su paso por el Boulevard. Foto: I. Azurmendi

Hartz polarrak, txotxongiloak, Mary Poppins, Paw Patroleko pertsonaiak, zirkoa, Edurnezuri, mexikarrak, Wally, Gabonetako eta High School Musicaleko jantziak... Horiek denek, bata bestearen atzetik, bete zuten Donostia kolorez atzo arratsaldean. Ostegun Gizenaren eta Ostiral Mehearen ondoren, asteburua indarrez abiatu zuten atzo inauterizaleek eta mozorroek hiria hartu zuten, goizetik arratsaldera.

Ostegunean hartu zituen Momo Jainkosak hiriko giltzak eta atzo eguerdian harrera ofiziala egin zioten udaletxeko pleno aretoan. Haren gidaritzapean musika eta dantza saioak izan ziren goizean zehar eta arratsaldeko 17.00etan abiatu zen jende gehien biltzen duen ekitaldia. 2.300 lagun inguruk hartu zuten parte hiriaren Erdialdeko kaleak zeharkatu zituzten 28 konpartsetan. Kopuruak gora egin du aurten estreinekoz dantzatu zuten hiru konpartsei esker (Euforia, Indar Latina eta La Salle).

Urtero bezala, atzo ere proposamen originalak egin zituzten talde gehienek, jantzi landuekin eta koreografia berriekin. Milaka donostiar eta bisitari ere erakarri zituzten ikusle moduan, batzuk mozorroa soinean eta, nola ez, Donald Trump-ena ere izan zen han eta hemen. Eguraldia lagun, festa giroa izan zen nagusi, baina desfilea lehiaketa ere badela bazekiten guztiek eta karroza eta konpartsa onenaren sariaren bila aritu ziren.

Haurrak protagonista

Ekitaldi jendetsuena desfilea izan zen, baina hori amaitzean ere Inauterietako programazioak jarraitu zuen. Antzoki Zaharrean, adibidez, gaztetxoek Panpinen Mundu Magikoa ikuskizunarekin gozatu zuten eta Parte Zaharreko kaleak, bestalde, antzinako konpartsen esku geratu ziren. Gauean Festan Blai! ekimenak erakarri zituen gazteak Bretxan eta batukada eta txaranga erritmoek animatu zituzten ondorengo orduak.

Aurtengo berrikuntzetako bat selfie lehiaketa da eta atzo jada asko izan ziren haien argazkia (mozorrotuta) atera eta Donostiako Festen webgunera bidali zutenak. Gaur ere aukera izango dute nahi dutenek lehiaketan parte hartu eta 2018an Rio de Janeiro eta Wiesbadeneko Inauterietara joateko bidaia lortzeko.

Festak, bien bitartean, aurrera jarraituko du gaur eta lekukoa hartzen lehenak gaztetxoak izango dira, 11.30ean abiatuko baita haur desfilea Bulebarretik. Antzinako konpartsek ere alaituko dute bazkalaurreko poteoa Parte Zaharrean eta eguerdian Intxixu euskal inauteriaren txanda izango da, Gero Axular taldearen eskutik. Arratsaldean berriro ere abiatuko da konpartsen desfilea 17.00etan Bulebarretik.

Ohi bezala, sardinaren ehorzketak agurtuko ditu aurtengo Inauteriak bihar arratsaldean. Aurten gonbidatu bereziak izango dira ekitaldi horretan, Liejatik (Belgika) etorritako sorgin taldea izango baita protagonista ehorzketan, Les Rodjes Macrâles taldea, hain zuzen ere. Dena den, inauterizaleek oraindik ere izango dute datorren astean Altzako Eltze igandearekin disfrutatzeko aukera. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902