Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Balentin Bengoa. Langudu baino egin ez zuen maisua

Domingo, 26 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:13h

balentin Bengoa joan zaigu. Gerra aurreko Aretxabaletan, artean mutiko, hasi zen sindikalgintzan Balentin -kuoten erreziboak prestatzen, abisuak pasatzen…- ELAko militante zuen aitaren eskutik. Orduan ernetako kontzientzia abertzalea eta ahulenekiko konpromisoa berekin eraman ditu azken hatseraino.

Gazte zelarik sartu zen Jesusen Lagundian. Ordenak hartu ondoren Ertamerikara bidali zuten. Han ezagutu zuen zapalkuntza gordinak indartu egin zituen Balentinengan kontzientzia sozialaren garra eta injustizien aurkako engaiamendua.

Berriro Euskal Herrian, inguruko langile gazteen jabekuntza eta antolakuntza sustatzeari ekin zion;handik sortuko zen proiektu sindikalaren garapena izango zuen, harrez gero, dedikazio osoko eginkizun.

Militantzia sindikala izan zen, azken batez, konpromiso erlijiosoa gauzatzeko bere bidea.

Balentinek garrantzi handia izan du ELAren historian, inoiz bere burua nabarmendu nahi izan ez badu ere: “Ni ez naiz protagonista;lagundu baino ez dut egin”, esango zuen. Bai laguntza bikaina, ordea! Gaurko ELAren ernamuina izango zen Urolako taldearen sustatzaile eta babesle izan zen -lan klandestinoak elizaren abaroa behar zuen garaian-;proiektua taxutzen ari zeneko bidegurutze zailetan, Balentinen jakituria eta itzala izan genituen lagun;hurrengo urteetan makina bat idazti, batean eta bestean egindako irakurketen ekarpen, hausnarketa agiri, ziurtzat genituenak berraztertzera behartzen gintuzten galdera zorrotz… oparitu dizkigu;eta horiekin batera, bere adiskidetasuna, baikortasuna, proiektuarekiko konfiantza.

Ez adiorik, Balentin. Mila esker, maisu, adiskide, akuilu, eredu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902