Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur jokatuko da Gipuzkoako bertsolari txapelketako beste saioa

2017(e)ko otsailaren 25a, larunbata - 16:50etan eguneratua

ERRENTERIA – Gaur, Errenteriako Xenpelar Etxean 19.00etan hasita, jokatuko da Errenteria eta Astigarragaren arteko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako saioa. Sarrera doan izango da. Errenteriako Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Haritz Casabal eta Aitor Albistur ariko dira alde batetik, Astigarragako Agin Laburu, Iker Goñi eta Urko Casado izango direlarik aurkariak. – A.M.

Auzi-errekurtsoa jarriko diote hondakinen tratamenduko igoerari

OIARTZUN – Aste honetan burututako Osoko Bilkuran Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak hondakinen tratamentuko tarifetan egin duen igoerari auzi-errekurtsoa jartzea onartu zuen Oiartzungo Udalak, EH Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen. Taldekide guztiek adierazi zutenez, tarifen igoera hau erraustegia finantzateko izango da eta EH Bildu azpiegitura honen aurka dagoenez alde bozkatu zuen. – A.M


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902