Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek hilerri berrian Errautsen Parkea eraikiko du

Gune hau prest egongo da eta bertan hileta zibilak era irekian egitea ahalbidetuko da

Aitziber Muga - Sábado, 25 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Errautsen Parkeko lau perspektiba desberdin.

Galería Noticia

Errautsen Parkeko lau perspektiba desberdin.

Usurbil- Hilerri berria handitzera doa Usurbilgo Udala. Izan ere, egungo gune berdearen ondoan, espazio berri bat sortuko da Errautsen Parkea izenpean. Bertan, usurbildarren errautsak modu anonimoan uztea ahalbidetuko da.

Gainera, espazio berri horrek hileta zibilak era irekian egiteko aukera ere izango du. Orotara, handitze obrek 120.000 euroko aurrekontua izango dute eta aurten bertan amaituta izango dira.

zaharraren itxieraHilerri berriaren handitzeak zer ikusi zuzena du hilerri zaharraren itxiera prozesuarekin. Batez ere, familiartekoek eskatzen ez dituzten usurbildarren hezurrak azken hilobia izango delako. Gorpuzkin horiek Udalaren gain geldituko dira eta erraustu ondoren parke berrian utziko dira.

Hilerri zaharra, berriz, behin betiko itxiko da, eta bertan dauden gorpuz-hondarrak ateratzeko prozesua irekiko da datozen egunetan. Izan ere, azken hamabost urteetan ez da gorpuzkin berririk sartu, eta aurtengo azaroaren 30ean behin betiko ixtea aurreikusten du Udalak.

Herritarrek, familiartekoen gorpuz-hondarrak berreskuratu eta beraien kabuz kudeatu nahi dituzten kasuetan, eskaerak egin ahal izango dituzte hiru hilabetetako epean. Gainerakoak, aipatu bezala, Udalaren gain geldituko dira.

Herritarrek Udaleko zerga-bilketako leihatilan izango dute zuzeneko informazioa jasotzeko aukera, astelehenetik ostiralera, 13.00etatik 14.00etara. Izena ematea berriz, Udal erregistroan egin beharko dute, horretarako eskuragarri izango den inprimakiaren bitartez.

Udalaren zerbitzu publikoko ondasuna denez, Udal Korporazioari dagokio, Usurbilgo udal hilerri berria administratzea, zaintzea eta zuzentzea, bere araudian agertzen denaren arabera.

Usurbilgo hilerrian enterramendu aukera izango dute jatorriz Usurbilgoak direnak, gutxienez hamabost urtetan Usurbilen erroldaturik egon direnak eta Usurbilen erroldaturik daudenak hiltzeko momentuan.

Hilerri berrian eraikiko den Errautsen Parkeaz gain, bertan daude hezurtegi amankomuna, otoitz egiteko kapera bat, gorputegia, itxaron-gela bat, lanabesak gordetzeko biltegi bat eta hilobiak garbitu ondoren, gorpuzkinak ez diren bestelako gauzak eta arropak erretzeko labe bat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902