Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aurtengoan “indarberrituta” datoz Zarauzko Inauteriak

Biharko txupinazoan galtzagorriak izango dira protagonistak eta Inauterietako I. Konpartsa aterako da kalera

Ane Roteta - 2017(e)ko otsailaren 24a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Xabier Txurruka alkatea, eta Ixidor Larrañaga, Festetako zinegotzia, ekitaldien bultzatzaileekin.

Xabier Txurruka alkatea, eta Ixidor Larrañaga, Festetako zinegotzia, ekitaldien bultzatzaileekin.

Galería Noticia

Xabier Txurruka alkatea, eta Ixidor Larrañaga, Festetako zinegotzia, ekitaldien bultzatzaileekin.

Zarautz- Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, asteburuan Inauteriak ospatuko dira Zarautzen. Aurtengoan, gainera, “indaberrituta” datoz eta aukera ugari izango dira Inauteriez gozatu ahal izateko. Hala adierazi zuen Xabier Txurrukak, Zarauzko alkateak, asteazken iluntzean egindako aurkezpenean.

“Aurten saiakera berezi bat egin nahi izan dugu Zarauzko Inauteriak indarberritzeko”, azaldu zuen Txurrukak. Eta lortu ere egin dute;izan ere, lehen aldiz Inauterietako Konpartsa aterako da kalera eta Grease musikaleko doinuek girotuko dituzte Zarauzko kaleak bihar arratsaldean, 17.30etik aurrera. Gainera, Txurrukak aurreratu zuenez, sorpresak izango dira konpartsan.

Marisa Merino dantza eskolako Yasmilka Rodriguez eta Yoana Merino arituko dira gidatze lanetan lehen konpartsan, eta euren lana esker-tzeaz gain, beste eragile guztiei ere eskerrak adierazi nahi izan zizkien alkateak: “Ez da batere erraza izan Inauteriak biziberritzea eta beraiek gabe ezinezkoa izango litzateke gure helburua lortzea”. Hala, Zurekin ostalaritza elkarteari, Haize-Orratz gaztelekuari, Udaberri elkarteari, Marisa Merino dantza eskolari eta aurtengo gonbidatu bereziei, galtzagorriei, bere eskerrik beroena adierazi zien.

Galtzagorriak izango dira biharko txupinazoa, 12.00etan, botako dutenak, Haize-Orratz gaztelekuko hezi-tzaileekin batera. “Bizkorrak, onak eta jostalariak dira, eta beti daude zarauztarroi laguntzeko prest. Edozein amets gauzatzeko gaitasuna dute eta bi enkargu utzi dizkiegu: txupinazoa botatzea eta eguraldi ona”, azaldu zuen Txurrukak.

Arratsaldean, konpartsaz gain, mozorro lehiaketa egingo dute eta sari-banaketa Musika Plazan egingo dute. Zurekin ostalaritza elkarteko Asier Aldalurrek azaldu zuenez, 250, 150 eta 100 euroko sariak izango dira, eta lehiaketan parte hartu ahal izateko turismo bulegoan eman beharko da izena aurrez, edota egunean bertan Txiki Polit tabernan.

Gauean ere festaz gozatzeko aukera zabala izango da: batetik, zinema pilotalekuan Oihan Vega DJa izango da;bestetik, Udaberri elkartean mozorro-dantza izango da;eta azkenik, Fan&Go taldearen dantzaldia Musika Plazan. Udaberriko ordezkariek azaldu zutenez, afaria eta ondoren dantzaldia egingo dute. Dagoeneko 50 pertsona inguruk eman dute izena afarian, baina oraindik ere eman daiteke izena. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, berriz, 30 euro.

Los Carnavales arrancan hoy en Zumaia

La fiesta se prolongará durante la jornada de mañana, y en Getaria y Orio también lo celebrarán

Zumaia- Los pequeños de Zumaia comenzarán hoy la fiesta de Carnaval con la fiesta infantil de los centros escolares y la fiesta de Carnaval de la ludoteca, que comenzará a las 17.00. Además, el gran pasacalle en el que participan los alumnos de la Escuela de Música junto con la Banda Municipal de Zumaia recorrerá las calles a partir de las 18.30 horas, con la temática de Euskal Inauteriak. Mañana la fiesta seguirá con pasacalles, fiesta de disfraces y una diskofesta.

En Getaria habrá una amplia programación durante toda la jornada de mañana, en la que destacan el desfile de disfraces (17.00), la actuación de Gure Txeru y el flashmob Eskuetan por el derecho a decidir. En Orio mañana habrá una fiesta de disfraces. El desfile comenzará desde Bikamiota a las 17.00 horas y finalizará en la plaza con la actuación de un DJ. - A.R.

Programa

Gaur

17.00-20.00. Merkatu plazako lehen solairuan, Conunpuntomas sormen-tailerraren eskutik, inauterietako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.

Bihar

11.00-12.00.. Lege Zaharren enparantzan, zirku tailerra haurrentzat.

12.00. Txupinazoa Modeloko balkoitik galtzagorrien eta Haize-orratz Gaztelekuko hezitzaileen eskutik, Kalean txarangak girotua. Ondoren, Kalean txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

12.30-14.00. Lege Zaharren enparantzan, zirku tailerra nerabeentzat.

17.30. Alde zaharrean zehar, Inauterietako I. konpartsa.

18.00. Zinema pilotalekuan, inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak, zirku erakustaldiak eta mozorro lehiaketa.

19.00-21.30. Musika plazan, dantzaldia Fan&Go taldearekin.

19.00.Musika plazan, mozorro lehiaketan parte hartzen duten mozorrotutako koadrilak elkartuko dira.

20.30. Udaberri elkartean, mozorro-dantza.

22.45. Zinema pilotalekuan Oihan Vega DJaren emanaldia.

23.00. Musika plazan dantzaldia Fan&Go taldearekin.

Etzi l

12.00-13.00. Kalejira erraldoi,

buruhandi eta Dunbots txarangarekin

17.00. Musika plazan, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia. Ondoren, merienda.

18.15. Kantu kolore haurrentzako berbena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902