Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urretxu-Zumarragako bi bertso taldeek gaur abestuko dute

Simimimisol taldekoek Aian kantatuko dute eta Potoshopekoek Oiartzunen

Asier Zaldua - 2017(e)ko otsailaren 24a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldeko kideak eta Lasarte-Oriako taldekoak, joan zen ostiraleko saioan.

Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldeko kideak eta Lasarte-Oriako taldekoak, joan zen ostiraleko saioan. (n.g.)

Galería Noticia

Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldeko kideak eta Lasarte-Oriako taldekoak, joan zen ostiraleko saioan.

urretxu- Gipuzkoako herri arteko txapelketan parte hartzen ari diren Urretxu eta Zumarragako bi taldeek saioa jokatuko dute gaur. Simimimisol taldeak Aian abestuko du eta Potoshopek Oiartzunen. Legazpiko Bertso Olariak taldeak, berriz, martxoaren 3an jokatuko du ligaxkako bigarren eta azken saioa.

Simimimisol taldeak joan zen astean jokatu zuen lehen saioa, gaztetxean. Maialen Akizu, Mikel Iturriotz eta Gorka Azkarate bertsolariek irabazi egin zieten Lasarte-Oriako Unai Muñoa, Ane Labaka eta Asier Azpirozi. 13 eta 11 nagusitu ziren.

Gaijartzaile lanetan Sara Bidarte aritu zen eta saioak jende dezente erakarri zuen. Azkarate gustura ageri da. “Saio bizia eta arina izan zen. Bertsoaldi on asko eta kolpeak ere bata bestearen atzetik, agur umoretsuen ostean”.

Simimimisol taldearen hurrengo hitzordua gaur izango da, Aian, bertako taldearen aurka. Bertso afaria egingo dute Andatza auzoan, 20.30ean. Hango emaitzaren arabera erabakiko da hiru talde horietako zein sailkatuko den Herriarteko Bertsolari Txapelketako hurrengo faserako.

Legazpiarrak Legazpiko Bertso Olariak taldeak ere joan zen astean jokatu zuen ligaxkako lehen saioa. Azpetitiko Erniarraitz 1 taldearekin neurtu zituen indarrak. Azpeitiarrak nagusitu ziren, 14 eta 10. Talde honetako hirugarren taldea Oiartzungo Lexoti da eta oiartzuarren eta azpeitiarren arteko saioa ere azpeitiarrek irabazi zuten. Hala, ia sailkatuta daude.

Izan ere, sailkapena ez du saio gehien irabazten dituenak lortuko, baizik eta bi saioetan puntu gehien lortzen dituenak. Saio bakoitzean zortzi ariketa eta hiru epaile daude. Ariketa bakoitzeko epaile bakoitzak puntu bat ematen duenez, saio bakoitzean 24 puntu banatzen dira.

Legazpiarrek sekulako jipoia eman beharko liekete oiartzuarrei hurrengo fasera igarotzeko. Sailkatzea oso zail duten arren, gustura ageri dira. “40 bat lagun elkartu ziren afarian eta giroa oso goxoa izan zen. Gaiak Nekane Gonzalezek jarri zituen. Oso gai egokiak izan ziren”, esan du Asier Iriondok.

Legazpiko taldean Nerea Elustondo, Julen Agirreburualde eta Ane Belokik abestu zuten. Aurrean oso talde ona izan zuten: Beñat Lizaso, Jokin Uranga eta Leire Ostolazak osatutakoa.

Legazpiarren hurrengo saioa martxoaren 3an izango da, Oiartzunen. Iriondok Agirreburualderen ordez abestuko du.

Urretxu eta Zumarragako Potoshop taldeak, berriz, gaur jokatuko du ligaxkako lehen saioa. Oiar-tzungo Martzelinaren aurka arituko da:  20.30ean, Oiartzungo Girizia elkartean. Potoshop taldeko bertsolariak Amaia Iturriotz, Manex Mantxola, Antton Fernandez eta Beñat Torres dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902