Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

"Herritarrak ahalduntzeko" tresnak eskainiko dituzte

Aretxabaletako EH Bilduk parte-hartzea bultzatu nahi du eta, horretarako, hainbat ekimen jarri ditu abian

2017(e)ko otsailaren 24a, ostirala - 12:19etan eguneratua

Irati Pagoaga zinegotzia eta Ion Albizu, Atx aldizkariaren bigarren zenbakiarekin.

Irati Pagoaga zinegotzia eta Ion Albizu, Atx aldizkariaren bigarren zenbakiarekin.

Galería Noticia

Irati Pagoaga zinegotzia eta Ion Albizu, Atx aldizkariaren bigarren zenbakiarekin.

Aretxabaleta. Herritarrak "ahalduntzeko" eta, bide batez, euren parte-hartzea bultzatzeko tresnak eskainiko ditu Aretxabaletako EH Bilduk. "Parte-hartze kultura landu egin behar da eta herritarrak ahalduntzeko tresnak jarri nahi ditugu eskura", nabarmendu zuen Irati Pagoaga zinegotziak.

Horrela, Atx aldizkariaren bigarren zenbakia datorren astean banatuko dute etxe guztietara. Webgunea ere sortu dute www.atx.eus, eta bertan, aipatutako argitalpeneko edukiekin batera, beste hainbat gai aztertuko dituzte. "Bideogintza landuko dugu webgunean eta WhatsApp bidez", adierazi zuen Ion Albizuk.

Honetaz gain, trebakuntza saioak antolatuko dira Herriko plazan dagoen EHBilgunean. Momentuz, hiru hitzaldi iragarri dituzte datozen hilabetetarako. Martxoaren 7an, Hodei Zenikaonaindiak espazio publikoaren humanizazioaren gainean hitz egingo du;martxoaren 21ean, aldiz, hezkuntza proiektu ezberdinak azalduko dituzte;eta apirilaren 4an, Rebeka Uberak Bizitza aktiboa, osasuna eta herrigintza berbaldia emango du. A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902