Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Planak

Karmele Jaio - 2017(e)ko otsailaren 24a, ostirala - 07:13etan eguneratua

Egunero pasatzen naiz Gasteizko tren geltokiaren albotik. Lanerantz joatean, eta lanetik bueltan. Eta askotan pentsa-tzen dut: oraintxe bertan betiko bidea jarraitu beharrean, geltokira sartu eta txartela bat erosiko banu, ordu gutxitan beste lekuren batean egon nintekeen. Beste hiri batean, beste herrialde batean. Eta inoiz, goizeko lehen orduan imajinatu dut bitan pentsatu gabe sartzen naizela barrura, txartela erosten dudala eta bazkal ordurako beste errealitate batean murgildurik nagoela. Beste aire bat arnasten. Ez berez nire bizitzatik ihes egiteko behar berezirik dudalako, zapaldu gabeko lurrek, espazio berriek, beti erakarri nautelako baizik.

Goizetan ohetik jaikitzean ia denok izaten dugu egunaren plana eginda, batzuk gehiago beste batzuek gutxiago. Ia denok pentsatzen dugu ondo dakigula zer gertatuko zaigun egun horretan. Gure agendan irakurtzen dugu hamarretan bilera dugula, ordubietan bazkaria... Baina ez gara konturatzen hori asmo bat besterik ez dela, ziur daukagun gauza bakarra plana bera da, eta ez benetan egingo duguna edo gertatuko zaiguna. Batzuetan, gure planak ez dira betetzen, ba-tzuetan bilerarako bidean autoaren gurpila zulatzen zaigu, edo ikastolatik alaba edo semea gaixorik daudela eta jasotzeko eskatuz deitzen digute... Halakoetan dena bihurtzen da diferente, eta halakoetan konturatzen gara beti dagoela beste aukera bat, hainbat aukera, eta ez dakigula inoiz argi eta garbi zer emango digun egunak. Edo guk egunari emango dioguna ere askotan ez dago garbi. Izan ere, egunen batean, hego haizeak eraginda edo, batek daki, agian tren geltokira sartuko naiz, txartel bat eskatuko, eta beste nonbaiten agertuko naiz. Buruak une oro zer aginduko digun asmatzea ere ezin baita planifikatu, ezin da aurreikusi. Bereziki hego haizea dagoen egunetan. Egun horietan diferente begiratzen diegu urrunera doazen trenei, zeruan lerro zuriak marrazten dituzten hegazkinei. Egun horietan indar handiagoz sentitzen dugu beste nonbaiten egoteko gogoa. Eta han egoteko aukera, benetan nahi izanez gero, eduki badaukagula. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902