Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udalekutarako langileentzako prozesua zabaldu dute

Begirale eta koordinatzaileek martxoaren 13 arte eman ahal izango dute izena

2017(e)ko otsailaren 23a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Zumaia- Dagoeneko zabalik dago Zumaiako udaleku irekietan begirale edo koordinatzaile gisa lan egiteko izen-emate epea, eta interesa dutenek martxoaren 13a bitarte eman beharko dute izena udaletxean, 7.45etik 14.30era, eta eskaera posta administrazioetan ere egin ahal izango da. Hautagaiek 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin egingo lukete lan, umeei gozamen espazio ludiko atsegina eskainiz.

Koordinatzaile gisa aurkezten direnen lanaldiaren epea ekainaren 26tik uztailaren 28ra arte izango da (biak barne), eta begiraleena, aldiz, txandaren araberakoa, uztailaren 3tik 14ra edo 17tik 28ra bitartekoa. Bi txandetan lan egin nahi izanez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 3tik 28ra artekoa izango da.

Prozesuan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea, DBHko titulua eta denbora libreko begirale titulua izatea (koordinatzaileen kasuan soilik), eta euskaraz ulertu eta ondo hitz egitea. Prozesu honen baitan beste urteetan parte hartu dutenek berriak diren agiriak soilik aurkeztu beharko dituzte, hau da, ez dituzte jada aurkeztuta dituzten dokumentuak berriro entregatu beharko. Baina eskaera orrian bai zehaztu beharko dituzte, zein merezimendu dituzten. Eskaera lehen aldiz egiten dutenek, ordea, agiri guztiak eman beharko dituzte.

Horrez gain, hautaketa prozesuan aintzat hartuko da hautagaien lan esperientzia. Honenbestez, parte-hartzaileek kontratu laboralaren fotokopia eta erakundeak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dute. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902