Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko kultur taldeek diru-laguntzak eska ditzakete

Kultur eragileek martxoaren 15era arte dute Udalaren laguntzak eskatzeko aukera

2017(e)ko otsailaren 23a, osteguna - 06:11etan eguneratua

azpeitia- Udalak jakinarazi duenez, kultur arloan lan egiten duten herriko taldeek martxoaren 15era arte eska ditzakete urte honetarako prestatutako diru-laguntzak. Guztira, Udalak 47.500 euroko partida bideratuko du aurten kultur taldeei laguntzeko, hau da, iaz baino %15a gehiago.

Kultura batzordeburua den Josu Labakak jakinarazi duenez, “eskaerak gero eta gehiago dira, eta horri erantzutera dator igoera hau. Agian eza da nahikoa izango, baina zertxobait gehiago bada behintzat”.

Esan bezala, kultur taldeek martxoaren 15era arte dute eskaerak aurkezteko epea. Horren inguruko zalantza edo argibideren bat behar dutenek Udaleko Kultura sailera jo dezakete.

sormen bekaUdalak eta Kultur Mahaiak Sormen beka abiatu zuten iaz lehen aldiz eta deialdiak arrakasta handia izan zuen. Izan ere, 10 proiektu aurkeztu ziren eta 5 aukeratu ziren bekaren bidez garatzen laguntzeko.

Ainara Larrañaga zinegotziaren hitzetan, “beka honen helburua ideiak dituzten sortzaile berriei baliabideak eskaintzea da”. Bide horretan, aurten bekaren diru kopurua bikoizteko apustua egin du Udalak, eta 12.000 eurokoa izango da.

Bekaren oinarriak aho batez onartu ziren azken plenoan eta orain hilabetez egon behar dute jendeaurrean. Epe hori bukatzerakoan egingo da deialdia, “martxoaren erdi alderako”. Behin deialdia eginda, 15 egun izango dira proiektuak aurkezteko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902