Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia, Momoren zain...

hiriko giltzak jasoko ditu gaur inauterietako jainkoak eta asteburuan kaleak alaituko dituzten konpartsek aurkezpena egingo dute illunben gauean

2017(e)ko otsailaren 23a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Iazko desfilean parte hartu zuten konpartsak, Bulebarrean dantzan.

Iazko desfilean parte hartu zuten konpartsak, Bulebarrean dantzan. (J. Colmenero)

Galería Noticia

Iazko desfilean parte hartu zuten konpartsak, Bulebarrean dantzan.

Momo Jainkoa badator eta Donostia ere, beste hainbat herri bezala, Inauterien zain dago jada. Ostegun gizenarekin batera hasiko dira gaur hainbat haur eta gazte mozorroak proba-tzen eta arratsaldean, 19.30ean, hasiko dira ofizialki festa koloretsuenak: Londres hotelean jasoko ditu orduan Momok hiriko giltzak. Zanpantzarrak eta dantza taldeak ere izango dira Parte Zaharreko kaleak alaitzen festak hemen direla iragartzeko eta, bitartean, 21.00etan, hilabeteotan prestatutako dantzak eta jantziak aurkeztuko dituzte aurtengo lehiaketan parte hartuko duten konpartsek Illunben egingo duten ekitaldian.

Hala ere, ekitaldi gehienak bihartik aurrera etorriko dira. Larunbatean eta igandean desfile koloretsua egingo dute konpartsek, Antzoki Zaharrean haur festa izango da larunbat arratsaldean eta igande goizean haur desfilea eta euskal inauteria iritsiko dira kaleetara. Konpartsa tradizionalak, txarangak, musika eta animazioa ere nonahi izango dira egun hauetan eta donostiarrekin nahastuta, Liejako sorgin gorrien taldea ibiliko da han eta hemen, haiek izango baitira astelehenean sardina erretzeko arduradunak.

Mozorro lehiaketa

Gainera, auzoz auzo ere hainbat ekitaldi izango dira egun hauetan eta haurtxoko eta gaztelekuetan programazio berezia prestatu dute. Amara Berrin, esaterako, bihar mozorro lehiaketa berezia antolatuko dute Arcco merkataritza gunean 16.00etatik aurrera 15 urtetik beherakoen-tzat eta 19.30etik aurrera ere Inauterietako pintxo pote berezia egingo dute auzoko hainbat tabernek.

Bestalde, 3txulo txarangakoek ekitaldi berezia prestatu dute larunbaterako Parte Zaharrean. Laugarren urtez Diana berezia joko dute larunbatean. Sarriegi plazan bildu eta danborjoleari mantala jarriko diote festan murgiltzeko, baita Abuztuaren 31ko kaleko Dora Salazarren eskulturari ere. Haien helburua eguerditik jada jendea mozorrotzea eta haien musikarekin dantzan jar-tzea da. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902