Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Txip bat zure gorputzean

Rikardo Arregi - 2017(e)ko otsailaren 23a, osteguna - 11:51etan eguneratua

Belgiako enpresa batek, NewFusion izekenoak, txipak jarri dizkie langileei gorpu-tzean, eskuan zehazki, hatz erakuslearen eta erpuruaren artean zehazkiago. Enpresaren zuzendarietako batek azaldu du txiparen helburua ez dela inolaz ere langileak kontrolatzea, txipek ez baitituzte norbanakoen datuak, ateak ireki eta ordenagailuak zabaltzeko sistema errazagoa eskaintzea baizik (badirudi langile burugabeek txartelak eta kodeak galdu ohi dituztela), eta borondatezkoa dela erabat, guztiz, txipa jar-tzearena.

Azken xehetasun horrekin hasteko, esan behar dut lanean zerbait borondatezkoa dela entzuten dudanean, dardarak sentitzen ditudala gorputz osoan, ondo baitakit "borondatezko" hitzak testuinguru horretan ez duela esan nahi hiztegiak dakarrena. Era berean, badakit ordenagailua edo sakelakoa edo sare asozialak erabiltze hutsagatik kontrolatuta nagoela algoritmoei esker, hamaika kamerak segitzen dituztela nire urratsak hirian zehar eta erabiltzen (edo erabili behar) ditudan txartelek nire arrasto garbia uzten dutela edonon. Baina zer nahi duzue, gorputzean bertan sartutako gailutxo elektroniko bat edukitzeak, ateak ireki eta ordengailua zabaltzeko izanda ere, ikara sor-tzen dit (Foucaulten eta biopolitikaren mamuak agertu zaizkit bat-batean).

Adinekoegia izango naiz ziur aski (enpresaren zuzendariak argitzen du langileak gazteak direla eta "open mind"), batzuek abantailak baino ez baitituzte ikusten txip miragarrian: gauzen Internet hori garatzeko pausu beharrazkoa dela, teknologia jendearen zerbitzura jartzeko aitzindaria dela, animaliekin erabiltzen dela eta etorkizunean osasun eta medikuntza arloetan hil ala biziko kontua izango dela. Zer egin? Suposatzen dut gutxi barru sindikatuek lan hitzarmenetan txiparena sartu behar izango dutela, eta gure aldarrikapen bakarra izango dela funtzio horiek guztiak txip bakarrean kontzentratzea (ez dugu lauzpabost txip eramango gauza desberdinetako!). Ikusten duzuenez ia-ia konbentziturik nago: ez dut nahi jendeak esatea ni ez naizela nahikoa "open mind".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902