Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ereintza, Inauterien hasieran eta bukaeran

Errenteriako biharko ‘Azeri dantzan’ 90 herritarrek parte hartuko dute, 19.00etatik kalejiran

2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 06:15etan eguneratua

Errenteria- Urtero bezala Ereintza dantza taldeak Inauteriak animatuko dituen ekintzak antolatuko ditu. Izan ere, bihar Inauteriei hasiera emango dion Azeri dantzaospatuko da, eta azken urteetan bezala oso jendetsua izango da: aurten 90 pertsonek parte hartuko dute. Inauteriei amaiera emateko, berriz, datorren asteartean Sardinaren ehorzketa izango da.

Azeri dantzan, sasi-emakumezkoz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da 19.00etan Ereintza elkartetik kaleak girotzeko asmoz. Herrian zehar egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Juan de Olazabal, Biteri kalea, Morrongileta, Esmalteria, Maria de Lezo, Magdalena, Foru Plaza, Biteri Txiki, Gamon Zumardia eta Herriko Enparantza. Azken honetan 20.00etan izango da dantza saioa. Urtero bezala, ganberrokeriak ez dira faltako.

Bestalde, aurten ere Oilarqueen, Asteme eta Katukok ez dute hutsik egingo zitara.

Inauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren, Oiartzun ibaira botako dute Panier zubitik. Dantza, umorea eta bertsoak barneratzen dituen ekitaldia Herriko Enparantzan izango da. Ereintzako kideez gain, desfilea Errenteriako udal bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da. Atzetik sardinari atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Ereintzak. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902