Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
on line antolaturiko kartel lehiaketa

Herritarrek Donostia Zinemaldiaren sareko kartel lehiaketan bozka dezakete jada

Botoa emateko epea martxoaren 8ko 13:00ak arte irekita egongo da

EUROPA PRESS - 2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 15:10etan eguneratua

Herritarrek Donostia Zinemaldiaren sareko kartel lehiaketan bozka dezakete jadaVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE)

Galería Noticia

Herritarrek Donostia Zinemaldiaren sareko kartel lehiaketan bozka dezakete jadaReproducir

Herritarrek Donostia Zinemaldiak on line antolaturiko kartel lehiaketan bozkatzeko epea ireki da asteazken honetan. Amaieran egon daitezkeen kategoria bakoitzeko balizko 20 finalistetatik hamar aukeratuko dituzte herritarrek, Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez.

DONOSTIA. Botoa emateko epea martxoaren 8ko 13:00ak arte irekita egongo da, eta kategoria ezberdinetan aurkeztu diren 1.620 kartelen artean gustukoenen aldeko botoa emango dute herritarrek. Zuzendari Berriak, Zabaltegi-Tabakalera, Horizontes Latinos, Perlak eta Culinary Zinema dira kategoriak.

Kartel gogokoenen aldeko botoa emateko ezinbestekoa da aldez aurretik lehiaketaren orri berezian izena ematea: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa. Bertan, erabiltzaileek botoak sare sozialetan zabaldu eta partekatzeko aukera ere izango dute. Erabiltzaile bakoitzak saileko eta eguneko boto bakarra eman ahal izango du.

Epaimahai berezi batek kartel irabazleak hautatuko ditu boto gehien jaso eta Zinemaldiak aukeratu dituztenen artean, eta botoa eman duten erabiltaile guztien artean bost sari zozkatuko dira (bakoitzak hamar saioko abonu eta 65. edizioko argitalpenen sorta izango ditu).

Kartel ofiziala parte hartzera berariaz gonbidaturiko hamar diseinu estudiok aurkezturiko proposamenen artean aukeratuko da. Estudio horien artean joan den urteko estudio irabazlea egongo da.

Kartel irabazleak hautatzeko, atal bakoitzean herritarrek gehien bozkatutako hamar kartelak aukeratuko dira aldez aurretik. Donostia Zinemaldiak atal bakoitzeko beste hamar kartel aukeratzeko eskubidea izango du, harik eta sail bakoitzeko gehienez 20 finalista izan arte. Horretarako epemuga martxoaren 10a izango da.

Finalista horien artean epaimahai batek hautatuko ditu sail bakoitzeko irabazleak eta euren izenak Donostia Zinemaldiak maiatzaren 5ean antolatuko duen prentsaurreko batean ezagutaraziko dira. Lehiaketaren irabazleak edo irabazleek 1.000 euro garbi jasoko dituzte sail bakoitzeko karteleko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902