Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urkome elkartearen 30. urteurrena ospatu dute Azpeitian

Urola Kostako Landa Garapaneko elkartearen erronka nagusiak belaunaldien erreleboa eta baserriaren iraupena dira

2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Urkome osatzen duten udaletako, Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, atzo.

Galería Noticia

Urkome osatzen duten udaletako, Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, atzo.

Azpeitia- Duela 30 urte sortu zen Urkome, Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartea, eta urteurrena ospatu zuten atzo Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 30 urte hauetan “landa garapenean erreferente” bilakatu den elkarteak belaunaldien erreleboa eta baserriak bizirik irautea ditu erronka nagusi, eta urte hauetako errepasoa eta ondorengoen erronkak zein diren aipatzeaz gain, elkartearen webgunea ezagutarazteko spot bat estreinatu zuten.

Gipuzkoako lehen landa garapeneko elkartea izan zen Urkome eta gaur egun hamaika udalek (Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia) eta bazkide diren 23 elkartek osatzen dute elkartea. Xabier Euzkitze aritu zen aurkezle lanetan eta Urkomeko Landa Garapen Programa 2015-2020 osatzen duten lau arlo estrategikoak gogoratu zituen: nekazaritza jarduera sustatzea, landa eremuko jarduera ekonomikoak sustatzea, azpiegiturak eta zerbitzuak bermatzea, eta balioaniztasuna agerian jartzea.

Ekitaldian izan ziren Urkomeko lehendakaria, Ana Mari Eizagirre, Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Irma Basterra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, Xabier Arruti, Azpeitiko alkatea, Eneko Etxeberria, eta beste zenbait herritako ordezkariak. Azpeitiko alkateak hartu zuen hitza lehenik, elkarteak Azpeitian baitu egoitza, eta Urola Kostan baserriek “eutsi” egin dutela azpimarratu zuen: “Sektore ekonomiko oso garrantzitsua da gure inguruan eta Urkomek eta elkartea osatzen dugun udal eta erakundeek erronka berriei heldu behar diegu, profesionaltasuna indartzeko, formazioa eskain-tzeko eta proiektu integral bat lan-tzeko”. Bestalde, landa eremua sustatzeko Azpeitiko azokan Nirea izeneko proiektu bat garatuko dela aurreratu zuen, eta landa eremuetan “gure nazio identitatea” dagoela iritzi zuen: “Bertan dago gure izaera, gure euskalduntasuna”.

Urkomeko lehendakariak, Ana Mari Eizagirrek, bere aldetik, erronka baserriak bizirik irautea dela nabarmendu zuen: “Nahiko zaila izaten ari da, gure ondorengo belaunaldiek ez dutelako gu bezala bizi-tzen”. Hain zuzen ere gazteengana hurbiltzeko kanpaina egin du Urkomek, bost bideo labur sare sozialetan zabalduz, eta atzo estreinatu zuten spot-arekin eman zioten amaiera kanpainari. - Ane Roteta


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902