Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
40 lanpostu berri sortuko dira

Matrici kooperatibak bere historiako kontraturik handiena lortu du, Volvo Taldearen proiektu batekin

EUROPA PRESS - 2017(e)ko otsailaren 22a, asteazkena - 13:39etan eguneratua

Mondragon Korporazioaren Tresneria eta Sistemen Dibisioan integratuta dagoen Matrici kooperatibak bere historiako kontraturik handiena lortu berri du. Hain zuzen, Volvo Taldearen proiektu handi baterako kanpoko-barruko pieza guztiak fabrikatzeko beharrezko trokelak hornitzeko kontratua esleitu diote orain dela gutxi.

BILBO. Proiektuak bertan inplikatuta dauden enpresen taldearen hornitzaile kateari onurak ekarriko dizkio, eta, gainera, zuzeneko 40 lanpostu berri kontratatzea eragingo du Matriciren fabrikan, Zamudion (Bizkaia), bere arduradunek iragarri dutenez.

Hain zuzen, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituren sailburuak eta Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko lehendakariak kooperatibaren Zamudioko instalazioak bisitatu dituzte asteazken honetan.

Batz eta MB Tooling kooperatibekin eta Dover enpresarekin lankidetzan egin da agindua, eta 1.200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute, sektorearen azken teknologia barneratuz. Proiektuaren irismena osoa da, hau da, prozesuen ingeniaritzatik hasi eta bezeroaren lantegian martxan jartzeraino.

Neurriagatik eta kalitateko eskakizunengatik, kooperatiba bizkaitarrak bere 50 urteetan lortu duen eskaririk garrantzitsuena da. Gainera, kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da proiektua "oso erronka zorrotza" izan dela departamentu teknikoarentzat. "Azkenean arrakastaz burutu da, nazioarteko lehen mailako eta esperientzia handiko firmekin lehiatu behar izan den arren", nabarmendu dute.

ELKARLANA

Proiektuaren ezaugarrietako bat alderdi kolaboratzailea da. Izan ere, Matricik gidatutako enpresa taldearen eskaintza bateratuari esker -Mondragoneko Batz eta MB Tooling kooperatibak eta Dover enpresa sartuta daude-, "borondateak batu eta indarrak elkartu ahal izan dira, oso maila lehiakorreko proiektu bat aurkeztu ahal izateko".

Guztira, enpresa talde horrek "sektorean aurrekaririk ez duten ahalmenak" eskaintzen ditu, eta "konplexurik gabe lehiatu" ahal izan da nazioarteko esparruan: sektoreko 1.200 profesionalek baino gehiagok osatuta taldea, fresatzeko 50 makina, ahalmen desberdinetako 60 prentsa, eta hiru milioi lanordu baino gehiagoko ahalmena proiektuaren zerbitzura.

Hori guztia, geografikoki hurbil dagoen esparru batean dauden enpresa talde bat izatearen abantailarekin, lekualdaketak egiteko 60 minutu baino gutxiago behar baitira Matriciren egoitza nagusitik, Zamudiotik.

"Azken finean, lankidetza ariketa praktikoa izan da, sektoreko enpresa liderrenknow howbatzen duena, zeinak taldearen ahalmenen balioa agerian jartzen duen, Volvo Taldeak proiektua esleituz aitortu duen bezala", azaldu dute.

Matrici 1964an sortu zen, eta automobilgintzaren sektoreko kanpoko piezak fabrikatzeko soluzioak garatzen ditu. Bere zifretan, filialak ere kontuan hartuta, 600 pertsona ageri dira okupatuta, eta iaz 85 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa lortu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902