Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erdi Aroko jaia aurkeztu dute Zizurkilen

Maiatzaren 20ko jaian erabiliko diren jantziak erakutsi dituzte eta aurrez egingo diren ekintzak

2017(e)ko otsailaren 21a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Zizurkil- Ikusmin handia piztu du maiatzaren 20an Zizurkilen lehen aldiz ospatuko den Erdi Aroko jaiaren aurkezpen-ekitaldiak. Bertan ikusi ahal izan ziren erabiliko diren jantziak.

Bildutako herritarrek, gainera, maiatzaren 20ko egitarauaren nondik norakoen berri jakin ahal izan zuten. Baina jaia ez da egun bakarrera mugatuko;izan ere, egun horretara bitartean hainbat ekin-tza antolatuko dira, gaiari lotuta. Esaterako, martxoaren 25ean irteera egingo da XVIII. mendeko Aiako Agorregi burdinolara. Irteera horretan parte hartu nahi duten guztiek Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman dezakete izena.

Jantziak egiteko deiaAdibide moduan erabiliko diren jantziak jendaurrean aurkeztu dituzte dagoeneko, eta Erdi Aroko jaiaren antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte jantzi horien an-tzekoak egitera, eta maiatzaren 20an horiek jantzita jaira agertzera.

Bestalde, jakinarazi dutenez, abian jarriko dira jaiaren nondik norakoak antolatzeko arloz arlo lan-talde desberdinak, eta edonork eman ahal izango du izena Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902