Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kimetz kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea, irekia

Ordiziako Kimetz elkarteak antolatzen du sariketa hau, aurten 23. edizioa beteko duena

2017(e)ko otsailaren 21a, asteartea - 06:12etan eguneratua

ordizia- Iritsi da Ordiziara Kimetz elkarteak antolatutako kontaketa lehiaketaren 23. edizioa. Parte har-tzeko epea irekita dago, eta apirilaren 17a baino lehen bidali behar dira lanak Barrena kultur etxera.

Kimetzek antolatutako kontaketa lehiaketan 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Aurkeztutako testuak orijinalak izan beharko dira, beste inon aurkeztu gabeak. Gaiari dagokionez, librea izango da. Hori bai, gutxienez, bost eta hamar orri bitarteko luzera izan beharko dute, eta euskaraz zein gaztelaniaz ida- tzita egon ahalko dira.

Lanak aurkeztu ondoren, ekainean literatur munduko adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren azalduko du. 600 euroko bi sari nagusi banatuko dira, bat euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazko onenari. Saritu bi horien artean gutxienez bat emakumea izan ezean, emakumeren batek idatzitako lan onenari 200 euroko sari bat emango diote. Sari berezi bat ere egongo da aurten: Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean hoberenari 150 euro emango dizkiote.

lanen aurkezpenaLanak mekanografiatua aurkeztu beharko dira, espazio bikoitzean, eta orriak alde bakarretik idatzita. Testuak izengoitiz izenpetuko dira, eta kartazal itxi baten kanpoaldean jarriko da kontaketaren izena eta izengoitia. Kartazal barruan, berriz, egilearen izen abizenak, helbidea eta telefonoa atxikitu beharko dira. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902