Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Idiazabalek 3,3 milioi euroko aurrekontua onartu du

Izal Bai taldea (7) onarpenaren alde agertu da eta EH Bildu (3), berriz, aurka

M. Aranburu - 2017(e)ko otsailaren 21a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Idiazabalgo Igarondo pilotalekua eraberritzeko azken fasea egingo dute aurten.

Idiazabalgo Igarondo pilotalekua eraberritzeko azken fasea egingo dute aurten. (M.A.)

Galería Noticia

Idiazabalgo Igarondo pilotalekua eraberritzeko azken fasea egingo dute aurten.

idiazabal- Idiazabalgo udal Gobernuak, aurtengo aurrekontua onartu berri du. Guztira, 3.343.000 euro kudeatuko ditu Udalak, eta aurreko urtekoarekin alderatuta %4ko igoera izango du. 2017ko aurrekontua, Izal Bai taldearen aldeko zazpi botorekin eta EH Bilduren aurkako hirurekin onartu zen. Aurrekontuaren banaketari dagokionez, gizarte zerbitzuei zuzenduko die Udalak zatirik garrantzitsuena, %18,53a hain zuzen, 619.518 euroko partidarekin.

Aurtengoan, 359.000 euro bideratuko dituzte inbertsioetara. Besteak beste, Igarondo pilotalekua eraberritzeko azken fasea egingo dute. Aurreikusita dauden obrarik garrantzitsuenak igogailua jartzea eta teilatua berritzea izango dira. 160.000 euroko kostua izango dute guztira eta, inbertsio honi aurre egin ahal izateko, diru-laguntzak bilatzen saiatuko da Udala.

Kultur arloan abesbatza ziklo bat eta pilota torneo bat sortzeko helburua du Udalak, eta baita euskarazko klaseei bultzada ematea ere

Bestelako inbertsioak ere gauzatuko ditu Idiazabalek. Esaterako, Gurutze Berriko exekuzio proiektuaren erredakzioak 79.000 euroko kostua izango du. 2017an zehar exekuzio proiektua ere prestatuko da, eta azaldu dutenaren arabera, 2018. urtean hasiko lirateke obrak. Horrez gain, Pilarrenean dagoen Eguneko Zentrorako furgoneta berria erosiko dute eta horretarako 60.000 euro bideratuko dituzte.

Aranzazumendiko larreen kudeaketak ere badu lekua aurtengo inbertsioetan: 40.000 euro bideratuko dituzte horretarako. Horrekin, Udalak Aldundiarekin batera hartutako konpromisoa beteko du. Amaitzeko, Idiazabalgo hainbat kale asfaltatzeko 30.000 euro bideratuko dituzte.

kultura, giltzaKulturaren garrantziaz jabeturik, alor hori bultzatzeko esfortzua egingo du Idiazabalgo Udalak, eta horretarako 10.000 euroko partida bideratuko du. Horretaz gain, 2017an, berrikun-tzak ere izango dira. Besteak beste, abesbatza inguruan ziklo bat bultzatuko dute eta hori burutzeko, 6.000 euro gorde ditu Udalak. Beste horrenbesteko kantitatea Euskara Plus proiektuarentzat izango da, euskara irakasteko klaseei zuzendua. Udalak pilota torneo bat sortzeko ere 5.000 euro jarriko ditu, euskara ikasteko diru-laguntzei bideratuko dien kantitate berbera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902