Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Euskal kazetaritza aldaketa bidean (II)

Ana Urkiza - 2017(e)ko otsailaren 20a, astelehena - 12:05etan eguneratua

Urtzi Urrutikoetxea moderatzaileak euskal kazetaritzaren erronkak laburbiltzeko eskatu zienean mahaikideei, Odile Kruzetak hartu zuen lehenbizi hitza: gaur egun bizi dugun unibertso "multi-pantalla" honetan, zeinetan audientziak guztiz atomizatuta dauden, gure publikoarengana nola iritsi asmatu behar dugula adierazi zuen. Eta Internet bidezko informazioa doan jasotzen dugun ustearen aurrean, benetan doan ote den galdetzeari ekin zion: "Nork bermatzen du hor ageri den informazioa kontrastatuta dagoela? Nork jartzen dio testuingurua? Ematen al du galdera kritikoak egiteko aukerarik?". Honek guztiak, gaur egungo kazetaritza kolokan jarri duela salatu zuen eta kazetaritza kolokan baldin badago, demokraziaren esfera publikoa ere kolokan dagoela.

Idurre Eskisabelek euskararen kapital sinbolikoa indartu beharra ekarri zuen mahaira eta estrategia politiko berariazkoaren beharra kapital hori lantzeko.

Javier Onaindiak, aukeretan egin behar dela indarra azpimarratu zuen eta ez ahulezietan. Euskal kazetariak eta hedabideak guztiz kon-tzienteak direla euskararen alde egiten duten lanaz eta horretan duten arduraz. Odilek ere indartu zuen administrazioaren eta hedabideen artean sinatu beharreko hitzarmen horrek gizarte osoarengana heldu beharraren ideia.

Iñaki Mendizabalek, ostera, sinergiak profita-tzea proposatu zuen, bai politika bateratuak zehaztuz, eta bai elkarlanerako zubiak eraikiz. Guztiek egin zuten bat euskara prestigiatzearen beharraz, horretarako, euskarazko jarduna toki publikoetara eramatea ezinbestekotzat jo zutelarik.

Goiz batean laburbildu ahal izan zen euskarazko kazetaritzaren izana eta oraina. Eta lan ildo lodiak ere erraz marraztu ziren airean, konpromisorik falta ez zaion euskal kazetarien kolektiboari eta ekosistema gogotsuari etorkizunaren txintxarria nork eta nola jarriko zain.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902