Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erloj-eruak, puntu-puntuan ondarea berreskuratzen

Usurbilgo Salbatore parrokiako Yereguitarren 1912ko ordulari zaharra garbitu eta konponduko du auzolanean lagun talde batek

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkia - Domingo, 19 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Xabier Yeregui erlojuaren inguruko azalpenak ematen.

Xabier Yeregui erlojuaren inguruko azalpenak ematen.

Galería Noticia

Xabier Yeregui erlojuaren inguruko azalpenak ematen.

Usurbilgo lagun talde batek, Erloj-eruak, Salbatore parrokiako erlojua auzolanean zaharberritzeko konpromezua hartu du. Berriki, apaiz etxean erloju zaharra garbitzen hasi dira eta beraien asmoa ordulariaren pieza original gehienak mantentzea da. Hori bai, egunero soka eman beharrean, Usurbilgo Lanbide Eskolaren laguntzaz automatizatu egingo dute.

Aste honetan egindako aurkezpenean, Iñaki Mujika bolondresak beraien nahia herriko festetako lana bukatuta izatea dela adierazi zuen: “Hilabetez Sutegin jarri nahi dugu ikusgai herritarrek hemen dugun ondasun kulturala ezagutu dezaten eta gero berriz elizan jarriko dugu”.

Erlojua berreskuratzeko “2.000 ordu eta 15.000 euro” beharko dituztela kalkulatu dute. Gauzak horrela, elizak Udalarekin hitzarmen bat sinatu du 2.800 euro eskuratzeko. Foru Aldundiarekin eta herriko enpresen laguntza izatea ere espero dute.

Salbatore parrokiako erlojua 1912. urtean Benito Yeregui e hijos de Zumayak egindakoa da, eta Morez motakoa da, Frantziako herri horretan dagoen ordulariaren tankera baitu. Aurkezpenean, Xabier Yeregui egon zen eta jakinarazi zuenez, familiarentzat Usurbilgo erlojua berezia da, Benito Yeregui birraitonak muntatu zuen azkena baita. Erlojuak 80. zenbakia du. Gainera, Benitok Usurbilekin ere lotura izan zuen, 1872an, Aginaga auzora bizitzera etorri zen eta han ezkondu zen.

Alkateak, Xabier Arregik aipatu zuenez, auzolanean egindako lan honi zabalkundea eman nahi zaio eta herritarrak berreskuratze prozesua apaiz etxean bisitatzera eta parte hartzera gonbidatu zituen, baita erlojua elizako dorrean egokitzen dutenean hau ere bisitatzera.

Duela urte batzuk organoa ere berreskuratu zuten eta parrokiak hilabete batzuk barru bi altxor izango ditu. “Mundu guztitik dator jendea organoa ikustera eta badago herriko jendea oraindik ezagutzen ez duena. Gero erlojuak gustuko dituzten bisitariak ere Usurbilera gerturako dira”, ziurtatu zuten herritarrek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902