Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kale-garbiketa zerbitzua hobetu du Orioko Udalak

FCC hasi zen urtarrilean zerbitzua eskaintzen eta urteko 310.000 euroko kostua izango du

Sábado, 18 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Orio- Orioko Udalak kale-garbiketa zerbitzua hobetu du eta urtarrilaz geroztik eguneratze-lana egiten ari dira langileak, garbiketa bereziak eginez, gero manten-tzea errazagoa izan dadin. Dirudienez, herritarrek berehala nabarmendu dute zerbitzuaren hobekuntza eta Udalak espero du horrek eragin positiboa izatea oriotarren bizi-kalitatean.

Joan den urtean, 2016an, egin zuen Udalak lehiaketa publikoa zerbitzua esleitzeko. Hala, FCC enpresak irabazi zuen lehiaketa, eta Udalak jarritako irizpideen arabera, 310.000 euroko kostua du urtero. Urtarrila honetan hasi da FCC enpresa kale-garbiketa zerbitzua ematen. Zerbitzuak bost langile ditu urtean zehar eta beste bi gehiago arituko dira udako denboraldian. Horrez gain, bitarteko teknikoak ere handitu eta langileek bi eskobatzeko makina izango dituzte, egunero erabiltzeko. Gainera, garbiketa lana nola egin ere zehaztuago dago orain.

ArazoaBestalde, garbiketaren gaian herritarren artean kexa eta ezinegon gehien sortzen duen gaia txakur-gorotzena da. Udaletik gogoraratzen dutenez, udal ordenantzek garbi diote jabeek jaso behar dituztela beren txakurren gorotzak: “Zibismo kontua da: kaleak, lorategiak eta belardiak guztionak dira, eta askotan, herritarrok ezin ditugu erabili gutxi batzuen jarrera inzibikoagatik. Kale-garbiketa hobetzeko egindako ahalegina ez da nahikoa izango herritarrek ere kontzientzia hartzen ez badute eta guztion onerako ezarri diren arauak errespetatzen ez badituzte”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902