Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Arrisku larrian jartzen dira langileen baldintzak”

Zarauzko kiroldegiko langileek egun osoko greba egin zuten atzo eta herenegun

Sábado, 18 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zarautz- Zarauzko udal kiroldegiko langileek bi eguneko greba egin zuten ostegunean eta atzo, ELA sindikatuak babestuta, eta azken hilabete hauek “neketsuak” izaten ari direla adierazi zuten atzo eguerdian egindako prentsaurrekoan.

Hilabeteak daramatzate BPXport eta Balea Igeriketako langileak “hi-tzarmen duin” bat enpresekin sinatu eta Zarauzko Udalak argitaratu berri dituen pleguetan hitzarmen horri erreferentzia egitea eskatuz. “Udalari hamaika aldiz deitu zaio, bilera eskakizun formalak egin zaizkio hainbatetan eta modu askotara saiatu gara eurekin bildu eta arazoari irtenbide bat ematen, baina ez da posible izan. Hirugarren greba eguna burutu dugu eta berdin jarraitzen dugu, arazoa mahai gainean eta konponbiderik gabe. Udal Gobernuko ordezkariok, zer egin behar duzue honen aurrean? Gezurrak esateaz gain, arazoa konpon-tzen saiatuko al zarete? Bada garaia arduraz jokatzeko”, argudiatu zuten. Horretaz gain, kiroldegiak egunero 1.600 erabiltzaile dituela gogorarazi zuten.

Plegu berriak dagoeneko argitaratu ditu Udalak, baina langileen lan baldintzak “arrisku larrian” jartzen direla diote: “Udal Gobernu honek eskumenak ditu plegu hori alda-tzeko. Borondatea da falta dena, borondate politikoa. Euren erabakia langileen baldintzak prekarizatzen jarraitzea da, enpresen mesedetan”. Dagoeneko aspertu direla, baina “indartsu eta lan baldintzen alde borrokatzeko gogoz” daudela argi utzi zuten eta negoziatzeko eta gatazka honi irtenbidea emateko borondate guztia dutela nabarmendu zuten.

Pleguak argitaratuta dauden arren, oposizioarekin aurrerantzean eman daitezkeen pausoak aztertzen ari dira eta ez dute baztertzen greba gehiago egin behar izatea. “Juridikoki zer egin daitekeen ikusiko dugu”, esan zuten amaitzeko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902