Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskara arnasten jarraitu nahi du Tolosaldeak

Ekimen berezia aurkeztu dute hainbat eragilek maiatzaren 27ra begira

Marta San Sebastian - Sábado, 18 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

‘Arnastu Euskara’ ekimeneko parte-hartzaileak.

‘Arnastu Euskara’ ekimeneko parte-hartzaileak.

Galería Noticia

‘Arnastu Euskara’ ekimeneko parte-hartzaileak.

Tolosa- Euskararen aldeko isilpeko lana, askotan bakarkakoa edo ia-ia anonimoa, kalera ateratzeko beharra ikusi du Tolosaldeko euskalgin-tzak. Eskualdeko hainbat talde eta eragile batu eta Arnastu Euskara ekimena martxan jarri dute Tolosaldean euskara arnasten jarrai dadin. Maiatzaren 27ra begira egitasmo berezia prestatzen ari dira, Tolosako alde zaharra kolorez jantziko duen lip dub jendetsua egingo baita.

“Egia da euskarak Tolosaldean osasun oso ona duela, baina hori Tolosaldeko hainbat jende anonimok egunero egiten duen lan isilagatik da. Eskolan, auzoan, etxea barruan, lagunartean, kirolean eta beste mila lekutan euskaraz egiten dutelako eta euskarari balioa ematen diotelako gertatzen da hori”, azaldu dute ekimeneko bultzatzaileek.

Euskararen alde lan egiten duten guztiek, beraz, maiatzaren 27an ikusiko dute “ez daudela bakarrik” eta hori da Arnastu Euskara egitasmoaren xede nagusia. Egun horretan euskara “inoiz baino gehiago arnastuko da Tolosan”. Euskararen aldeko lip duba, edo kantu bat entzuten den bitartean jendez beteta dauden kaleak zeharkatzen dituen ekimena, alde zaharreko kaleetan grabatuko da larunbat eguerdian. Lip dub-aren inguruko informazio osoa arnastueuskara.eus webgunean aurkitu ahal izango da. Bertan, lip dub-a grabatuko den ibilbidea agertuko da eta eragileek beren parte-hartzea baieztatzeko izen ematea gauzatu ahalko dute;horrela, ibilbidea osatzen ari dela ikusi ahal izango da. Ekimenaren kantuaren letra Oihana Iguaran bertsolariak egin du eta Laket taldeak jarriko dio musika.

Gainera,Facebook eta Twiter kontuak zabaldu dituzte bideoak eta argazkiak partekatzeko eta sare sozialetan #arnastueuskara traola erabiltzeko deia luzatu dute. Arnastu Euskara ekimenerako logoa aukeratzeko lehiaketa egin zen eta Nagore Tamayoren proposamena izan zen aukeratua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902