Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pianoa joko du Igartzan bihar Sainz de la Mazak

Igartza Musika programaren barruko bigarren kontzertua izango da biharkoa

M. Aranburu - Sábado, 18 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Itxaso Sainz de la Maza pianoa jotzen eskainitako kontzertu batean.

Itxaso Sainz de la Maza pianoa jotzen eskainitako kontzertu batean.

Galería Noticia

Itxaso Sainz de la Maza pianoa jotzen eskainitako kontzertu batean.

beasain- Igartza Musika programak aurrera jarraitzen du eta bihar izango da egitasmo honetako bigarren kontzertua. 19.00etan, Igartzako jauregian Itxaso Sainz de la Maza bizkaitar gazteak piano errezitaldia eskainiko du. Igartza Musika programaren antolatzaile den Xabier Sarasola musika irakasleak honako hitzekin definitu zuen musikaria: “Oso gaztea izan arren esperientzia handia du eta haren maila ere izugarria da”.

Leioan (Bizkaia) jaioa da Sainz de la Maza, 1992an. Leioako Kontserbatorioan Lidia Poblacion eta Laura Nardi irakasleen eskutik murgildu zen musikaren eta pianoaren munduan. 2010. urtean Bartzelonako Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan hasi zituen bere goi mailako ikasketak, Vladislav Bronaeve-tzky piano jotzailearekin. Gaur egun Suitzan bizi da, Luzernako Hochschulefur Musik erakundean dabil Hiroko Sakagami piano jotzaile japoniarra irakasle duela.

Ikasketak aurrera eramateko erakunde desberdinetatik laguntza ekonomikoak eta bekak jaso izan ditu bere ibilbidean. Hala nola, Beka Dow Chemical, Konservatoriumsverein Luzern eta Bizkaiko Foru Aldundiarena.

Gainera, sari ugari jasoa da Sainz de la Maza, etxean zein nazioartean: Donostiako piano lehiaketa, Cesar Uceda lehiaketa, Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa, Sintsev Saria… Horrez gain, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Esmuceko Orkestra Sinfonikoarekin eta Leioako Gazte Orkestrarekin bakarlari gisa aritu da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902